Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

‘Orain prozesu guztian emango diren eztabaida mamitsuenak datoz’

Gazte mugimendu berri bat eratzen da ari da azken denboraldian Euskal Herrian, eta Irunen ere. Zukgua da mugimendu horren izena eta momentuz, hori eratzearen aldeko eztabaidak eta parte hartze prozesuak aurrera eramaten ari dira. Irunen, datorren astean berriz ere biltzekoak dira “hirugarren blokearen” gainean lan egiteko. Aurrerantzean ere, zenbait hitzordu finkatuko dituzte. Beñat Alzaga (Irun, 1987) gazteak mugimenduaren xehetasunak azaldu ditu. Zertan datza Zukgua prozesua? Zer egin duzue orain arte? Lehenik eta behin azaltzea prozesua nolabait hiru bloketan banatu genuela eta bloke bakoitzean gai ezberdinak jorratu ditugula. Orain arte lehenengo bi blokeak jorratu ditugu. Aurrenekoan mundu mailako egungo egoeraren azterketa orokorra egin genuen; nola ikusi eta zein irakurketa egiten genuen. Bigarrenean, gaur egun Euskal Herrian abiatu den ziklo politiko berriaren irakurketa egin genuen. Pixka bat ulertzeko, orain arte ziklo politiko bat bizi izan dugu eta orain, agertoki berri batean aurkitzen gara. Honen guztiaren baldintza positibo eta negatiboak, bertan nola ahal dugun eragin eta egoerak nola baldintzatzen gaituen daude gure jardunean. Zeintzuk izango dira hurrengo urratsak? Orain prozesu guztian emango diren eztabaida mamitsuenak datoz. Benetan definitu behar dugu orain antolakuntza nolakoa izan behar duen, helburu estrategikoak… Azken finean, gazte estrategia bat definitzea, horren izaera, antolakuntzaren izaera, funtzionamendua, funtzioak… zehaztu gabe daude. [...]

admin
Irun
2012/12/20
Beñat Alzaga mugimenduko kidea

Beñat Alzaga Zukgua mugimenduko kidea

Gazte mugimendu berri bat eratzen da ari da azken denboraldian Euskal Herrian, eta Irunen ere. Zukgua da mugimendu horren izena eta momentuz, hori eratzearen aldeko eztabaidak eta parte hartze prozesuak aurrera eramaten ari dira. Irunen, datorren astean berriz ere biltzekoak dira “hirugarren blokearen” gainean lan egiteko. Aurrerantzean ere, zenbait hitzordu finkatuko dituzte. Beñat Alzaga (Irun, 1987) gazteak mugimenduaren xehetasunak azaldu ditu.

Zertan datza Zukgua prozesua? Zer egin duzue orain arte?
Lehenik eta behin azaltzea prozesua nolabait hiru bloketan banatu genuela eta bloke bakoitzean gai ezberdinak jorratu ditugula. Orain arte lehenengo bi blokeak jorratu ditugu. Aurrenekoan mundu mailako egungo egoeraren azterketa orokorra egin genuen; nola ikusi eta zein irakurketa egiten genuen. Bigarrenean, gaur egun Euskal Herrian abiatu den ziklo politiko berriaren irakurketa egin genuen. Pixka bat ulertzeko, orain arte ziklo politiko bat bizi izan dugu eta orain, agertoki berri batean aurkitzen gara. Honen guztiaren baldintza positibo eta negatiboak, bertan nola ahal dugun eragin eta egoerak nola baldintzatzen gaituen daude gure jardunean.

Zeintzuk izango dira hurrengo urratsak?
Orain prozesu guztian emango diren eztabaida mamitsuenak datoz. Benetan definitu behar dugu orain antolakuntza nolakoa izan behar duen, helburu estrategikoak… Azken finean, gazte estrategia bat definitzea, horren izaera, antolakuntzaren izaera, funtzionamendua, funtzioak… zehaztu gabe daude. Horretarako asanblada ezberdinak egingo ditugu gazteen artean eztabaidatzeko, adostasun batera ailegatzen saiatu eta denon artean ponentzia bat osatu. Gerora, ponentzia hori ere eztabaidatuko dugu, emendakinak eginez, eta emendakinei ere nolabaiteko onespena ematen saiatuko gara. Eta hori izango litzake gazte antolakuntza guztia.

Zein norabide hartzea gustatuko litzaizueke?
Prozesua abiatu zenetik, antolakuntza berri horren izaera ahalik eta zabalena izan behar zuela argi genuen, baina gazte, independentista eta ezkertiar ikuspegi batekin. Hor jarri genituen pixka bat ildoak. Hasieratik esan dugu euskal estatu sozialista bat nahi dugula. Horren bidean zein pauso eman eta nola eman, hori dena zehazteke dago oraindik. Azken finean, gure helburu politikoak independentzia, sozialismoa eta feminismoa dira.

Datorren astean hitzordu pare bat finkatu dituzue. Zer landuko duzue?
Hilaren 24ean Hazian bilduko gara, 10:30ean eta lehenik eta behin, zein helburu estrategiko bete eta horien izaera zehaztu beharko ditugu. Horrekin batera, estrategia bera ere nork eramango duen aurrera zehaztu beharko dugu. Hau da, ea gazte antolakuntza horrek bakarik egin behar duen edo gazte mugimendu osoak orokorrean.

Alzaga Zukgua mugimenduko kidea

Alzaga Zukgua mugimenduko kidea

Gazte mugimendua osatzeko beharra ikusi al duzue Irunen?
Irunen gazte mugimendua gaur egun badago. Lakaxita gaztetxeak bere asanblada du eta beren ekimenak egiten dituzte. Eta duela gutxi ere Gazte Zurrunbiloa taldea sortu zen, eta horiek ere pixkanaka lantzen ari dira. Halere, gazte mugimendua Irunen ez dagoela bere lorealdian uste dugu. Gerora, gazte antolakuntza hori sortzean nolabaiteko kohesioa bilatu beharko dugu. Azken finean denok helburu komun batzuk edukiko ditugu. Eztabaidan ere hitz egin behar dena da gazte antolakuntzak zein paper jokatu behar duen gazte mugimenduan.

Zein ekintza mota aurrera eraman nahi duzue epe erdira begira?
Ulertuta hasieratik gazte antolakuntza hau ezker abertzalean kokatuta egongo dela, aldi berean erabat autonomoa ere izango da, ez da loturarik egongo. Ezker abertzalearen beste erakunde bat izango da. Gaur egun, ezker abertzaleak erronka handi bat dauka euskal jendartearekin batera, bai gatazkaren konponbideari begira ere. Bai uste dugu gazte bezala gure ekarpenak egin ditzakegula konponbideari begira. Baita gure proiektu politikoa garatzea, independentzia, sozialismoa eta feminismo horren bidean bigarren blokea landu genuenean Gazterri terminoa eztabaidatu eta adostu zen. Horren arabera, behin euskal estatu sozialista hori lortuta, gazteok burujabe izango ginateke gure ekintza, jarduera eta ekimenez gure egoera ideal horretara ailegatzeko eta zer nolako pausoak emango ditugun erabakitzeko hori lortzeko.

Horrez gain, ponentzien emendakinen onespenaren ondotik, martxoaren 2an kongresu bat egingo da. Orain arte egindako emendakin  guztien onespen ofiziala-edo egingo da, kanpora begira gazte antolakuntzaren dekalogoa egingo genuke eta bukaerako ekimen bezala, martxoaren 28tik apirilaren 1era Gazte Danbada izeneko ekimena egingo da. Hori izango da prozesuaren bukaera eta aldi berean gazte antolakuntza berriaren jaiotza. Tailerrez, eztabaidaz, kontzertuz… beteko ditugu kaleak. Euskal Herri mailako ekimena izaingo da baina lekua zehazteke dago oraindik.

Zein mezu luzatuko zenieke Irungo gazteei?
Azken finean, gazte guztiei bertan parte hartzeko deia luzatu nahiko genuke, zeren definitu gabe dagoen gauza bat da eta etorkizunean erakunde potente bat izan daitekeela uste dugu, behintzat ideologikoki. Argi eduki behar dugu prozesu honetan parte hartzeak ez dizula gero militante izatea eskatzen. Antolakuntza honen bidez batasun bat eratzea eta jendeak gertukoa sentitzea bilatzen dugula baizik.

Gaztetxelko kideek eta Gazte Zurrunbiloak zer nolako iritzia dute prozesu honen gainean? Jarrera baikorra agertu al dute?
Prozesua bera nola eramaten ari den, gardentasuna, publikotasuna… gustatu zaie. Benetan ezer egina ez dagoela ikusten dute eta antolakuntza bat sortzeko gazteon artean egiten ari garen prozesu berri bat dela ikusten dute. Gustora hartu dute halako prozesua ematea eta gustora hartu dute zer nolako tresna indartsua sortu nahi den. Halako antolakuntza bat eratzeko, halako prozesu baten beharra ikusten zuten.

Zerbait nabarmenduko zenuke?
Nabarmendu baino,Durangoko Azokan Tximeletak dokumentala aurkeztu zela zabalduko nuke. Azken 30 urteotako gazte mugimenduaren bilakaeraren inguruko dokumentala da eta horren emanaldia egingo dugu urtarrilaren 10ean 18:30ean, gaztetxean.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.