Momifikatutako animalien inguruko erakusketa abiatu du gaur Oiasso museoak
Oiasso Erromatar Museoak Egiptoko animalia sakratua: momifikazioaren sekretuetara bidaia erakusketa abiatu du gaur. Nafarroako Unibertsitatearekin egindako elkarlanari esker iritsi da bilduma Irunera. 2.700 urte baino gehiago dituzten animalien momiak biltzen ditu erakusketak. Belen Sierra Kultur zinegotziak, Maria Jose Noain Oiasso museoko ordezkariak eta Maria Luz Mangado egiptologoak atzo eman zuten erakusketaren berri eta bertan azaldutakoaren arabera, Nafarroako Unibertsitateko talde batek 2009 eta 2012 urteen artean egindako ikerketa lanak azaleratzen ditu erakusketak. Izan ere, animalia egiptoarren inguruko diziplina anitzetako ikerketa garatu du taldeak. Ikerketa sakona Nafarroako Unibertsitateko ikertzaile taldeak jakitera eman duenez, ikerketa teknika berritzaileak medio, fauna mota ezberdinak ezagutzeko aukera eduki dute. Horrez gain, baltsamatzeko teknikak eta materialak aztertu dituzte; baita momiak estilizatzeko makil, kanabera edo ontzirik ote zegoen ere frogatu ahal izan dute. Era berean, momia horien data zehaztu eta jankoei babesa eskatzeko zinginarririk ote zegoen ikertu ahal izan du taldeak. Horiek horrela, artearen bidez jainkoak nola irudikatzen zituzten eta horiei egindako gurtza nolakoa zen ikertu du Nafarroako Unibertsitateko taldeak. Denera, hamaika momia, baltsamatzearekin lotutako zinginarriak eta hileta gaien inguruko objektu artistikoak ikusgai dira Oiasso museoko erakusketan. Bilduma gaurtik apirilaren 15era bitartean ikusgai izango da, asteartetik igandera 10:00etatik 14:00etara. Ostiral eta larunbatean arratsaldez ere bisita daiteke, 16:00etatik 19:00etara bitartean.
Oiasso Erromatar Museoak Egiptoko animalia sakratua: momifikazioaren sekretuetara bidaia erakusketa abiatu du gaur. Nafarroako Unibertsitatearekin egindako elkarlanari esker iritsi da bilduma Irunera. 2.700 urte baino gehiago dituzten animalien momiak biltzen ditu erakusketak.
Belen Sierra Kultur zinegotziak, Maria Jose Noain Oiasso museoko ordezkariak eta Maria Luz Mangado egiptologoak atzo eman zuten erakusketaren berri eta bertan azaldutakoaren arabera, Nafarroako Unibertsitateko talde batek 2009 eta 2012 urteen artean egindako ikerketa lanak azaleratzen ditu erakusketak. Izan ere, animalia egiptoarren inguruko diziplina anitzetako ikerketa garatu du taldeak.
Ikerketa sakona
Nafarroako Unibertsitateko ikertzaile taldeak jakitera eman duenez, ikerketa teknika berritzaileak medio, fauna mota ezberdinak ezagutzeko aukera eduki dute. Horrez gain, baltsamatzeko teknikak eta materialak aztertu dituzte; baita momiak estilizatzeko makil, kanabera edo ontzirik ote zegoen ere frogatu ahal izan dute. Era berean, momia horien data zehaztu eta jankoei babesa eskatzeko zinginarririk ote zegoen ikertu ahal izan du taldeak.
Horiek horrela, artearen bidez jainkoak nola irudikatzen zituzten eta horiei egindako gurtza nolakoa zen ikertu du Nafarroako Unibertsitateko taldeak.
Denera, hamaika momia, baltsamatzearekin lotutako zinginarriak eta hileta gaien inguruko objektu artistikoak ikusgai dira Oiasso museoko erakusketan.
Bilduma gaurtik apirilaren 15era bitartean ikusgai izango da, asteartetik igandera 10:00etatik 14:00etara. Ostiral eta larunbatean arratsaldez ere bisita daiteke, 16:00etatik 19:00etara bitartean.


