Gutuna: Metroa ala Topoa?
Orain dela urte asko, gaztea nintzenean, Errioxako upategietara irteerak egiten genituenean, horrelako jota bat abesten zen: En La Rioja no hay tranvía/tampoco tenemos metro/pero tenemos un vino/que resucita a los muertos (Errioxan ez dugu tranbiarik/ez dugu metrorik ezta/baina dugun ardoak/hildakoak berpizten ditu). Ba ondo. Trintxerpen eta San Pedron hildakoak berpizten dituen ardoaren gabezia dugun arren, metro dotore bat jarri digute. Noski, asmakizun bikainera iristeko nahiko gaizki daukagu dena: hamar minutu edo gehiago oinez; bizpahiru semaforotan itxaron eta behin-behineko eta segurtasunik gabeko igarobideak gurutzatu. Hori guztia, segurtasun falta nabaritzen den toki batzuetatik pasatu ondoren. Egia da topo zaharrarekin horrelako arazoak bazeudela, baina uste genuen Donostialdeko Metroarekin azpiegitura hobea egingo zutela: irisbide hobeak; Orereta-Irun eremura gehiago hurbilduko gintuen zerbait… Lehen gaizki bagenuen, orain okerrago dugu! Ez gara Donostialdekoak izango… Geltokia eder-ederra utzi dute, baina kristoren hotza egiten du bertan. Esandakoa: oso polita utzi dute, Metro Donostialdea dioen kartel zuri-urdin ederrekin. Horretarako 1.300.000 euro gastatu dituzte. Eta pentsatzen dut: ez al zen errazagoa, diru hori, trintxerpetarroi eta sanpedrotarroi irisbide hobe eta duinagoak jartzeko erabiltzea? Topo izena metro baino gehiago gustatzen zait. Gainera, munduan satorrean ibiliko liratekeen bakarrak izango ginateke. Ez da gutxi! Jesus Aizpurua Larrañaga. San Pedro.
Orain dela urte asko, gaztea nintzenean, Errioxako upategietara irteerak egiten genituenean, horrelako jota bat abesten zen: En La Rioja no hay tranvía/tampoco tenemos metro/pero tenemos un vino/que resucita a los muertos (Errioxan ez dugu tranbiarik/ez dugu metrorik ezta/baina dugun ardoak/hildakoak berpizten ditu).
Ba ondo. Trintxerpen eta San Pedron hildakoak berpizten dituen ardoaren gabezia dugun arren, metro dotore bat jarri digute. Noski, asmakizun bikainera iristeko nahiko gaizki daukagu dena: hamar minutu edo gehiago oinez; bizpahiru semaforotan itxaron eta behin-behineko eta segurtasunik gabeko igarobideak gurutzatu. Hori guztia, segurtasun falta nabaritzen den toki batzuetatik pasatu ondoren.
Egia da topo zaharrarekin horrelako arazoak bazeudela, baina uste genuen Donostialdeko Metroarekin azpiegitura hobea egingo zutela: irisbide hobeak; Orereta-Irun eremura gehiago hurbilduko gintuen zerbait…
Lehen gaizki bagenuen, orain okerrago dugu! Ez gara Donostialdekoak izango…
Geltokia eder-ederra utzi dute, baina kristoren hotza egiten du bertan. Esandakoa: oso polita utzi dute, Metro Donostialdea dioen kartel zuri-urdin ederrekin. Horretarako 1.300.000 euro gastatu dituzte. Eta pentsatzen dut: ez al zen errazagoa, diru hori, trintxerpetarroi eta sanpedrotarroi irisbide hobe eta duinagoak jartzeko erabiltzea?
Topo izena metro baino gehiago gustatzen zait. Gainera, munduan satorrean ibiliko liratekeen bakarrak izango ginateke. Ez da gutxi!
Jesus Aizpurua Larrañaga. San Pedro.