Bilboko manifestaziorako deia argazki erraldoi batekin egingo dute, etzi
Urtarrilaren 12an euskal presoen alde Bilbon egingo duten manifestaziora deitzeko «argazki mundiala» egin nahi dute etzi eguerdian Hondarribiko San Pedro kalean (Lekuona eta Kontxita tabernen artean), 13:00etan hasita. Hondarribiko Herrira-ren Herri Bilgunetik egin dute deialdia eta azaldu dutenez, “jende andana deitu dugu, hala nola herriko eragile ezberdinak, esparru ezberdinetako jendea, etabar, bertan argazki ikusgarri eta erraldoi bat egiteko intentzioarekin”. Helburu berarekin, Bilbon egingo den manifestaziorako deia luzatzeko, Adierazpen Eguna egiten ari dira gaur. Hala, egun osoan Ni ere bai. U 12 Bilbon leloko pegatinak eramango dituzte soinean, Giza eskubideak. Irtenbidea. Bakea. Euskal presoak Euskal Herrira goiburua izango duen manifestazioarekin atxekimendua adieraziz: “Iaz urtarrileko manifestazioak hainbat jenderen atxikimendua jaso zuen Hondarribian eta aurten ere hala izatea espero dugu”, gaineratu dute. Bi ekimen horiekin batera, Gabonetan burutuko dituzten ekintzen berri eman du Hondarribiko Herrira-k. Hilaren 24an Olentzerorekin kantatzera aterako dira eta hiru hitzordu zehaztu dituzte: 11:00etan Olagarron, 13:00etan San Pedro kalean, eta arratsaldez, 17:00etan Muaran. Herrira-tik gizarteari eskatu diote “garai berezi hauetan gurekin ez daudenekin” gogoratzeko: “Gizakietaz hitz egiten ari gara, giza eskubideez, eta garai berezi hauetan gurekin ez daudenekin gogoratzea oso inportantea dela deritzogu”. Eta hilaren 28rako, hileko azken ostiralerako, Herrira-ren Hondarribiko eta Irungo taldeek deialdi bateratua luzatu dute. Irungo Zabaltza [...]
Urtarrilaren 12an euskal presoen alde Bilbon egingo duten manifestaziora deitzeko «argazki mundiala» egin nahi dute etzi eguerdian Hondarribiko San Pedro kalean (Lekuona eta Kontxita tabernen artean), 13:00etan hasita. Hondarribiko Herrira-ren Herri Bilgunetik egin dute deialdia eta azaldu dutenez, “jende andana deitu dugu, hala nola herriko eragile ezberdinak, esparru ezberdinetako jendea, etabar, bertan argazki ikusgarri eta erraldoi bat egiteko intentzioarekin”.
Helburu berarekin, Bilbon egingo den manifestaziorako deia luzatzeko, Adierazpen Eguna egiten ari dira gaur. Hala, egun osoan Ni ere bai. U 12 Bilbon leloko pegatinak eramango dituzte soinean, Giza eskubideak. Irtenbidea. Bakea. Euskal presoak Euskal Herrira goiburua izango duen manifestazioarekin atxekimendua adieraziz: “Iaz urtarrileko manifestazioak hainbat jenderen atxikimendua jaso zuen Hondarribian eta aurten ere hala izatea espero dugu”, gaineratu dute.
Bi ekimen horiekin batera, Gabonetan burutuko dituzten ekintzen berri eman du Hondarribiko Herrira-k. Hilaren 24an Olentzerorekin kantatzera aterako dira eta hiru hitzordu zehaztu dituzte: 11:00etan Olagarron, 13:00etan San Pedro kalean, eta arratsaldez, 17:00etan Muaran. Herrira-tik gizarteari eskatu diote “garai berezi hauetan gurekin ez daudenekin” gogoratzeko: “Gizakietaz hitz egiten ari gara, giza eskubideez, eta garai berezi hauetan gurekin ez daudenekin gogoratzea oso inportantea dela deritzogu”.
Eta hilaren 28rako, hileko azken ostiralerako, Herrira-ren Hondarribiko eta Irungo taldeek deialdi bateratua luzatu dute. Irungo Zabaltza plazan elkartuko dira denak manifestazioa egiteko, 19:30ean, Zabaltza plazan. Hortaz, egun horretan ez da elkarretaratzerik egingo Hondarribian.
Presoen filma, Itsas Etxean
2013ko lehen deialdia urtarrilaren 4rako egin du Hondarribiko Herrira-k. Egun horretan Barrura begiratzeko lehioak dokumentala proiektatuko dute Itsas Etxeko Auditoriumean, 19:30ean. Bost zuzendarik egindako dokumentalda da, bost euskal presoren bizi baldintzak eta sentipenak jasotzen dituena.

