Arditurriko txondorra bisitatuko dute Lezoko Irrien Lagunak taldekoek
Arditurriko txondorra bisitatuko dute Lezoko Irrien Lagunak taldekoek
Lezoko Irrien Lagunak taldeak hirugarren arratsalde pasa antolatu du etzirako, eta oiartzuarrek gonbidatuta Arditurrira joango dira txondorra ikustera.Egun horretan Olentzeroren lagunek prest dagoen ikatza aterako dute txondorra astebete piztuta izan ondoren. Lezoko Irrien lagunek bi deialdi egin dituzte, luretan da lehena eta Eregoeingo Herri Musikaren txokotik Arditurriruntz abaiatuko dira; Bigarrena berriz, ordubete beranduago egin dute, bostetan hain zuzen ere, Arditurriko parketxean bertan.

