Alkateordeen harrera egutegiak etena izango du Gabonetan
Pasaiako Udalak jakinarazi duenez, Gabonetako oporrak direla eta, etenaldia egongo da barrutietako alkateordeek egiten dituzten harreretan. Atzo hasi zen etenaldia (ezohiko udalbatzarra zegoelako), eta datorren astean zein hurrengoan (urtarrileko lehen...
Pasaiako Udalak jakinarazi duenez, Gabonetako oporrak direla eta, etenaldia egongo da barrutietako alkateordeek egiten dituzten harreretan.
Atzo hasi zen etenaldia (ezohiko udalbatzarra zegoelako), eta datorren astean zein hurrengoan (urtarrileko lehenengo astean) ez dute harrerarik egingo.
Donibaneko alkateordeak urtarrilaren 8a izango du urteko lehenengo harrera eguna, eta gainontzeko hirurek 9an.
Honakoak dira ordutegiak: Donibanen astearteetan, 16:30etik 18:00etara (Oihane Oronoz); San Pedron, Jose Luis Sanz, 19:00etatik 20:30era; Antxon, 19:00etatik 20:30era (Izaskun Biurrun) eta Trintxerpen Amaia Esnarriaga, 18:30etik 20:00etara, azken hiru horiek asteazkenetan.

