Aiako Harrira joango dira mendizaleak, Urte Berri Egunean
Giriziak, ohi bezala, mendi irteera antolatu du urteko lehen egunerako. Mendizaleak, Aiako Harrira joango dira 2013ko Urte Berri Egunean. 08:30ean aterako dira animatzen direnak Doneztebe plazatik. Eta 09:00etan ere izango da aukera haiekin elkartzeko ...
Giriziak, ohi bezala, mendi irteera antolatu du urteko lehen egunerako. Mendizaleak, Aiako Harrira joango dira 2013ko Urte Berri Egunean.
08:30ean aterako dira animatzen direnak Doneztebe plazatik. Eta 09:00etan ere izango da aukera haiekin elkartzeko Elurretxen.
10:00etatik aurrera, salda beroa eta pintxoak eskainiko dituzte, Ama Birjinaren kobazuloan. Herritarrei animatzeko deia egin diete.

