Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
EkonomiaGizartea

Lan erreformaren baldintzak baino «dezente hobeak» lortu dituzte Catelsan

Akordioa lortu dute lantegiaren arduradunek eta enpresa batzordeko kideek Akordiorako oinarria abenduaren 5ean lotu zuten Catelsak eta enpresa batzordeak, eta hilaren 11n baiezkoa eman zioten langileen ordezkariek. Hala, langileei kontratua abenduaren 26an etengo diete —bitartean oporretan daude—, baina behintzat Espainiako Gobernuaren lan erreforman jasotako baldintzak baino «dezente hobeak» lortu dituzte azkenean, enpresa batzordeko kideen arabera. 56 urtetik gorako langileek aurrez erretiratzeko baldintzak lortu dituzte. Hortik beherako langile guztiek, lan egindako urte bakoitzeko 45 eguneko kalte-ordaina jasoko dute, gehienez 42 hilabete osatu arte. Azkenik, urtebeteko lana egin duten zazpi gaztek, 20 eguneko ordaina jaso beharrean, 90 egunekoa jasoko dute. Hilaren 26tik aurrera, gehienak lanik gabe geratuko dira. Eta bost-sei lagunek lanean jarraituko dute, enpresa guztiz itxi arte, pare bat hilabete inguru. Lortutakoa lortu arren, langileek salatzen jarraitzen dute enpresa bideragarria dela, eta azken unera arte lanean egon direla. Erabaki politikoa izan dela gogorarazi dute, eta enpresak onartu diela bertako makinak eta produkzioa Errumaniara eta Caceresera (Extremadura, Espainia) eramango dituztela. Akordioa epez kanpo lortu dute, enpresak denek sinatzea lortu nahi zuelako, lan erregulazio txostena atzera botatzeko aukerarik izan ez zedin. Izan ere, hasieran CCOO eta UGTk enpresaren lehen proposamena onartu zuten. LABek, ESK-k eta independiente batzuek, baina, uko egin zioten proposamen horri, [...]

admin
Bidasoa
2012/12/19

Akordioa lortu dute lantegiaren arduradunek eta enpresa batzordeko kideek

Akordiorako oinarria abenduaren 5ean lotu zuten Catelsak eta enpresa batzordeak, eta hilaren 11n baiezkoa eman zioten langileen ordezkariek. Hala, langileei kontratua abenduaren 26an etengo diete —bitartean oporretan daude—, baina behintzat Espainiako Gobernuaren lan erreforman jasotako baldintzak baino «dezente hobeak» lortu dituzte azkenean, enpresa batzordeko kideen arabera.

56 urtetik gorako langileek aurrez erretiratzeko baldintzak lortu dituzte. Hortik beherako langile guztiek, lan egindako urte bakoitzeko 45 eguneko kalte-ordaina jasoko dute, gehienez 42 hilabete osatu arte. Azkenik, urtebeteko lana egin duten zazpi gaztek, 20 eguneko ordaina jaso beharrean, 90 egunekoa jasoko dute.

Hilaren 26tik aurrera, gehienak lanik gabe geratuko dira. Eta bost-sei lagunek lanean jarraituko dute, enpresa guztiz itxi arte, pare bat hilabete inguru.

Lortutakoa lortu arren, langileek salatzen jarraitzen dute enpresa bideragarria dela, eta azken unera arte lanean egon direla. Erabaki politikoa izan dela gogorarazi dute, eta enpresak onartu diela bertako makinak eta produkzioa Errumaniara eta Caceresera (Extremadura, Espainia) eramango dituztela.

Akordioa epez kanpo lortu dute, enpresak denek sinatzea lortu nahi zuelako, lan erregulazio txostena atzera botatzeko aukerarik izan ez zedin. Izan ere, hasieran CCOO eta UGTk enpresaren lehen proposamena onartu zuten. LABek, ESK-k eta independiente batzuek, baina, uko egin zioten proposamen horri, eta grebari ekin zioten. Azkenean, denek sinatu dute «borrokatutako proposamen hobea».

Catelsaren eskerrak
Catelsak jakinarazi du, bestalde, urtarrilean outplacement zerbitzua jarriko dutela martxan, beharginei aukera berriak topa ditzaten laguntzeko. Enpresak, langileek prozesuan izan duten jarrera eskertu du, baita urteetan egindako lan «bikaina» ere.

Irailaren 28an jakinarazi zien langileei Hutchinson taldeak, enpresaren jabeak, urtarrila baino lehen enpresa itxi eta 61 langileak kaleratzeko asmoa zuela. Taldeak argudiatu du itxierarako arrazoi nagusia «lehiakortasunaren etengabeko galera» izan dela.

Multinazionalak ehun lantegi baino gehiago ditu munduan, eta Errumanian, Polonian eta Europako ekialdean horietako batzuk handitu nahi ditu.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.