Irunbreak jaialdia hilaren 29rako antolatu dute
Fernando San Martin Gazteria zinegotziak VII. Break Dance Txapelketaren xehetasunen berri eman du gaur goizean. Dantzaldia abenduaren 29an egingo dute Amaia Kultur Zentroan, 17:00etan abiatuta. San Martinek Irunbreak dantza taldearen ibilbidea goraipatu du agerraldian. “Martindozenea Gaztelekuan parte hartu dute ireki zenetik, eta bertan jaio zen Irungo break dantza txapelketa” adierazi du. Aurtengo ekitaldiak Madrilgo, Malagako eta Bartzelonako taldeen parte hartzea izango du, eta Bboy Chinok, Bboy Valenek eta Bboy Monok osatuko dute epaimahaia.
Fernando San Martin Gazteria zinegotziak VII. Break Dance Txapelketaren xehetasunen berri eman du gaur goizean. Dantzaldia abenduaren 29an egingo dute Amaia Kultur Zentroan, 17:00etan abiatuta.
San Martinek Irunbreak dantza taldearen ibilbidea goraipatu du agerraldian. “Martindozenea Gaztelekuan parte hartu dute ireki zenetik, eta bertan jaio zen Irungo break dantza txapelketa” adierazi du.
Aurtengo ekitaldiak Madrilgo, Malagako eta Bartzelonako taldeen parte hartzea izango du, eta Bboy Chinok, Bboy Valenek eta Bboy Monok osatuko dute epaimahaia.

