
Oiasso Erromatar Museoak txikiei zuzendutako Gabonetako tailerrak ezagutzera eman ditu dagoeneko. Abenduaren 22tik urtarrilaren 4ra bitartean egingo dira tailer ezaberdinak. Egitaraua: Dulcis galleta tailerra: Abenduaren 22an eta urtarrilaren 3an egingo dute, eta zazpi euroko kostua edukiko du. Lehen egunean 11:00etatik 13:00etara bitartean garatuko da eta bigarrenean, 16:30etik 19:00etara. Tessellae mosaiko tailerra: Abenduaren 26an egingo dute eta lau euroko kostua izango du. 11:00etatik 13:00ak bitartean garatuko da. Duodecim scripta/Duplum molendinum: Joko tailerra. Abenduaren 27an garatuko da 11:00etatik 13:00etara eta urtarrilaren 4ean, 11:00etatik 19:00etara. Hiru euroko kostua izango du. Egiptoko misterioen tailerra: Hilaren 30ean egingo dute, 11:00ak eta 13:00ak bitartean. Hiru euroko kostua izago du. Eureka! Antzineko asmatzaileak: Abenduaren 28an egingo dute 17:00ak eta 19:00ak bitartean, eta urtarrilaren 2an, 11:00ak eta 13:00ak bitartean. Lau euroko kostua izango du.

Pasaiako Udalbatzak ez ohiko plenoa egingo du etzi, 19:30etik aurrera, Trintxerpeko Alkateordetzan. Bertan zazpi puntu aztertuko dituzte, horien artean 2013ko Ordenantza Fiskalen behin betiko onarpena. Horrez gain, Donibaneko gizarte, kultura eta kirol...

Antxoko kantu jirak entsegua egingo du bihar arratsaldea, 19:00etatik aurrera. Kultur Etxean izan beharrean, Jaizkibel elkartearen egoitzan egingo dute entsegua. Bukatzerakoan, 20:15a inguruan, azokara joango direlako Gabonetako kantak “behar bez...

Iruñeako Obenasa taldearentzat izan zen larunbat arratsaldean Hondartza kiroldegian jokatu zen Emakumeen Ligako euskal derbia. Lehen laurdeneko hasierako minutuetan salbu, Hondarribia-Irun taldea markagailuan atzetik joan zen uneoro eta nafarrentzat izan zen garaipena (49-56). Markagailuak azaltzen duen bezala, ez zen partida ona izan, eta huts gutxien egin zituena atera zen garaile. Partidako lehen minutuetan etxeko taldea atera zen finago baina gutxi iraun zuen horrek eta lehen laurdena amaitu zenerako Obenasak hamahiru puntuko aldea lortu zuen (10-23), eta hortik aurrera partidaren erritmoa kontrolatu zuen eta atsedenaldira 11 puntuko aldearekin iritsi ziren. Bigarren zatiaren hasiera bi taldeentzat kaxkarra izan zen, baina gehiago hondarribiarrentzat. Hirugarren laurdenean bederatzi puntu besterik ez zituzten lortu eta iruñearren aldeko tartea hamabost puntura iritsi zen. Azken hamar minutuetan etxekoak saiatu ziren, eta Obenasak besoak jaitsi zituen; 13-5 nagusitu ziren hondarribiarrak azken laurdenean baina ez zen nahikoa izan. Aija Putjina izan zen Obenasaren izarra. 20 puntu lortu zituen eta hamar errebote pilatu. Etxekoen aldetik Keshlerrek eta Igueravidek 11na puntu lortu zituen eta hamar Karcikek eta Borgesek. Beste partidetan ez bezala, ordezko jokalariek ez zuten larunbatean laguntza handirik eman. Stevensonek soilik saskiratu zuen, 2 puntu besterik ez, baina hamar errebote hartu eta bi asistentzia eman zituen. Azken partidaren garaipenerako giltzetako bat [...]

Atzo banatu zituzten XXV. Prosa eta Poesia Lehiaketako sariak. Hauek izan dira ikasle sarituak: Prosa 1go Saila. Ekiñe Arjona; Beñat Albisu eta Oihane Irastorza. 2. Saila. Ekain Sein; Irati Barron eta Iker Irigoien. 3. Saila. Alaitz Lizaso; Araitz...

Gaur goizaldean Gregorio Berrotaran Etxeberria Landa Garapenerako zinegotzia hil da, gaixotasun luze baten ondorioz. 67 urte zituen. Berrotaranen heriotzagatik udalak gaurko iragarrita zituen ekitaldiak bertan behera geratu dira. Azken unera arte udalean lanean izan da Berrotaran. Hala, hilaren 16an, udalak konpondu dituen landa eremuko bideetan elkartu zen kazetariekin, obren nondik norakoak azaltzeko. Udaletik samina agertu dute Berrotaranen heriotzaren berri izan dutenean. 1991 urtetik zinegotzia izan da Gregorio Berrotaran jeltzalea. Hasiera hasieratik Nekazaritza arloko gobernu ordezkaria izan da gainera. Beste batzuren artean, Berrotaranen ekimenez Zuhaitz Eguna egiten hasi ziren Hondarribian, 1995ean. Baserri eremua ondo ezagutzen zuen, bertan bizi baitzen, Artzu baserrian. Txikitatik baserri lanetan jardun izan zuen, baina oso gaztetan arrantzale bezala aritu behar izan zen. Hondarribiko udaletik jakinarazi dutenez bihar egingo dituzte Berrotaranen aldeko hileta elizkizunak Jasokunde eta Sagarrondoko Ama Birjinaren Eliza Nagusian, 19:00etan.

Futbola Ohorezko Erregionala. Oiartzun-Ostadar: 2-1. Lehen Erregionala. Oiartzun-Touring: 2-0 Gazteak. Ohorezko Maila. Allerru-Oiartzun: 4-1. Emakumeen Bigarren Maila. Abanto-Oiartzun: 0-1. Gazteak. Behobia-Oiartzun: 6-1. Kadeteak. Ohorezko Maila. Oia...

Kale Nagusiko 7. zenbakiko eraikina eraitsi dute dagoeneko. Orubearen garbiketa lanak bukatu ondoren, Irungo iraganeko argazki batzuen bidez estaliko dute eraikinak kale Nagusian utzitako hutsunea. Udalak oraindik ez du zehaztu zein erabilpen emango zaion orubeari. 32.793,86 euroko kostua edukiko du eraispen lanak.

Fernando San Martin Gazteria zinegotziak VII. Break Dance Txapelketaren xehetasunen berri eman du gaur goizean. Dantzaldia abenduaren 29an egingo dute Amaia Kultur Zentroan, 17:00etan abiatuta. San Martinek Irunbreak dantza taldearen ibilbidea goraipatu du agerraldian. “Martindozenea Gaztelekuan parte hartu dute ireki zenetik, eta bertan jaio zen Irungo break dantza txapelketa” adierazi du. Aurtengo ekitaldiak Madrilgo, Malagako eta Bartzelonako taldeen parte hartzea izango du, eta Bboy Chinok, Bboy Valenek eta Bboy Monok osatuko dute epaimahaia.

Gipuzkoako I. B-Boying Txapelketa jokatu zuten larunbat arratsaldean Kataxulo Gaztetxian. B-boy Underground izan zen irabazlea, B-boy Stamer bigarrena, eta B-boy Maku hirugarrena. Bideoa finalekoa da. Underground eta Stamer elkarren aurka, bi irtenaldi...

atez atekoaren gainekop parte hartze prozesua baikor baloratu du udalak

Bidasoko AEK euskaltegiak antolatuta, Pirritx, Porrotx eta Mari Motots Hondarribian izan ziren atzo 25 urteko bilakaera jasotzen duen Sentitu, pentsatu, ekin ikuskizun berria aurkezten. Bi saio eman zituzten, 16:00etan eta 18:30ean, eta AEKtik esan dutenez, “bi saioetako sarrera guztiak saldu zituzten”. Guztira, 1.200 lagun elkartu ziren Hondartza kiroldegian. Sentitu, pentsatu, ekin ikuskizunak Euskal Herriko haurren pailazo maitatuenen ibilbideari errepasoa egiten dio. Amona Josefinak 100 urte bete ditu eta lagun zaharrak joaten zaizkio opariak eramatera. Hala, azken hogeita bost urteetan kaleratutako diskoetatik hainbat abesti kantatu eta dantzatu zituzten atzo Hondartzan. Irungo Dantzaka dantza akademiako kideek bi abestietan parte hartu zuten: Andaluzia, eta Maite zaitut. Abesti horiek Sentitu, pentsatu, ekin. Sinfonikoa diskoan grabatu dituzte. Besteak beste, Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren eta Donostiako Orfeoi Txikiaren laguntza izan dute pailazoek diskoa grabatzeko.

FUTBOLA Erregional Ohorezko Maila Arrasate-Hondarribia 0-2 SASKIBALOIA Emakumeen Liga Hondarribia Irun-Obenasa 49-56 ESKUBALOIA Euskal Liga La Bacaladera Hondarribiak atseden izan du.

Hondarribia futbol taldeak garaipena lortu zuen Arrasaten atzo arratsaldean Mondragon taldearen kontra (0-2), Lurraldeko Ohorezko Mailako hamalaugarren jardunaldian. Partida oso borrokatua izan zen. Etxekoek baloiaren kontrola edukitzen saiatu ziren baina ez zuten aukera askorik sortu. Aldiz, Hondarribiak ondo eutsi zien Arrasatekoei eta bikain baliatu zituen etxeko atzelarien hutsak, bi golak sartzeko. Rodri Alonsok sartu zuen lehenengoa eta Aitor Tijerok partida erabakita utzi zuena. Hondarribiarrek, gainera, aukera gehiago sortu zituzten eta beste golen bat sartzeko aukera izan zuten. Partida amaituta Mikel Llorente entrenatzaileak bere jokalarien lana txalotu zuen eta datorren asteburuan joko bera errepikatzea espero duela esan zuen: “Garaipen oso ona izan da. Etxetik kanpora taldea izugarri dabil eta orain etxean hobetu behar dugu. Ziur naiz datorren larunbatetik hasita egingo dugula”. Llorentek onartu duenez, etxean baino emaitza hobeak lortu ditu taldeak kanpoan. Hondartzatik urrun jokatutako zazpi partidetatik lau irabazi eta bat berdindu ditu Hondarribiak. Besteak beste bigarren Real Unionen eta laugarren Oiartzunen zelaietan irabazi du eta hirugarren tokian dagoen Aretxabaletarekin berdindu. Eta lider Hernaniren aurka gol bakarrez galdu zuten berdeek, ligako lehen partidan. Azkena, Tourinen kontra Urteko azken partida etxean jokatuko du Hondarribiak, Oreretako Touring taldearen kontra. Etxean Beriorekin galdu eta gero, zortzigarren postuan dago Touring. Azken lau partidak galdu dituzte errenteriarrek [...]