Hondarribia Irunek galdu egin du Obenasarekin eta ez du Kopa jokatuko
Iruñeako Obenasa taldearentzat izan zen larunbat arratsaldean Hondartza kiroldegian jokatu zen Emakumeen Ligako euskal derbia. Lehen laurdeneko hasierako minutuetan salbu, Hondarribia-Irun taldea markagailuan atzetik joan zen uneoro eta nafarrentzat izan zen garaipena (49-56). Markagailuak azaltzen duen bezala, ez zen partida ona izan, eta huts gutxien egin zituena atera zen garaile. Partidako lehen minutuetan etxeko taldea atera zen finago baina gutxi iraun zuen horrek eta lehen laurdena amaitu zenerako Obenasak hamahiru puntuko aldea lortu zuen (10-23), eta hortik aurrera partidaren erritmoa kontrolatu zuen eta atsedenaldira 11 puntuko aldearekin iritsi ziren. Bigarren zatiaren hasiera bi taldeentzat kaxkarra izan zen, baina gehiago hondarribiarrentzat. Hirugarren laurdenean bederatzi puntu besterik ez zituzten lortu eta iruñearren aldeko tartea hamabost puntura iritsi zen. Azken hamar minutuetan etxekoak saiatu ziren, eta Obenasak besoak jaitsi zituen; 13-5 nagusitu ziren hondarribiarrak azken laurdenean baina ez zen nahikoa izan. Aija Putjina izan zen Obenasaren izarra. 20 puntu lortu zituen eta hamar errebote pilatu. Etxekoen aldetik Keshlerrek eta Igueravidek 11na puntu lortu zituen eta hamar Karcikek eta Borgesek. Beste partidetan ez bezala, ordezko jokalariek ez zuten larunbatean laguntza handirik eman. Stevensonek soilik saskiratu zuen, 2 puntu besterik ez, baina hamar errebote hartu eta bi asistentzia eman zituen. Azken partidaren garaipenerako giltzetako bat [...]
Iruñeako Obenasa taldearentzat izan zen larunbat arratsaldean Hondartza kiroldegian jokatu zen Emakumeen Ligako euskal derbia. Lehen laurdeneko hasierako minutuetan salbu, Hondarribia-Irun taldea markagailuan atzetik joan zen uneoro eta nafarrentzat izan zen garaipena (49-56). Markagailuak azaltzen duen bezala, ez zen partida ona izan, eta huts gutxien egin zituena atera zen garaile.
Partidako lehen minutuetan etxeko taldea atera zen finago baina gutxi iraun zuen horrek eta lehen laurdena amaitu zenerako Obenasak hamahiru puntuko aldea lortu zuen (10-23), eta hortik aurrera partidaren erritmoa kontrolatu zuen eta atsedenaldira 11 puntuko aldearekin iritsi ziren.
Bigarren zatiaren hasiera bi taldeentzat kaxkarra izan zen, baina gehiago hondarribiarrentzat. Hirugarren laurdenean bederatzi puntu besterik ez zituzten lortu eta iruñearren aldeko tartea hamabost puntura iritsi zen. Azken hamar minutuetan etxekoak saiatu ziren, eta Obenasak besoak jaitsi zituen; 13-5 nagusitu ziren hondarribiarrak azken laurdenean baina ez zen nahikoa izan.
Aija Putjina izan zen Obenasaren izarra. 20 puntu lortu zituen eta hamar errebote pilatu. Etxekoen aldetik Keshlerrek eta Igueravidek 11na puntu lortu zituen eta hamar Karcikek eta Borgesek.
Beste partidetan ez bezala, ordezko jokalariek ez zuten larunbatean laguntza handirik eman. Stevensonek soilik saskiratu zuen, 2 puntu besterik ez, baina hamar errebote hartu eta bi asistentzia eman zituen. Azken partidaren garaipenerako giltzetako bat izan zen Ana Suarez baseak 26 minutu jokatu zituen baina ez zuen punturik lortu (5/0 bikoetan eta 1/0 hirukoetan), eta -6ko balorazioarekin bukatu zuen norgehiagoka.
Koparen ametsa bukatu da
Porrotaren ondorioz, Hondarribia-Irunek ez du Erreginaren Kopa jokatuko. Bi jardunaldiren faltan oso zaila zuen sailkatzea baina bazituen aukerak Txingudi Saskibaloia taldearen historian lehen aldiz Kopa jokatzeko. Lehen itzuliaren amaieran lehen lau tokietan sailkatzen direnek jokatzen dute Kopa eta Hondarribia bosgarren zegoen, laugarren Tintos de Torok baino garaipen bat gutxiagorekin, baina Zamorako taldeak baino partida bat gehiago jokatzeke. Sailkatzeko, beste baldintzen artean, hondarribiarrek euren bi partidak irabazi behar zituzten, Obenasarekin lehena, eta Rivas liderrarekin bigarrena.
Bost porrot erreskan jaso eta gero, denboraldia lider bezala hasi zuen Obenasak datorren asteburuan, eta Hondarribia eta Ciudad de Burgosekin lau garaipenetara berdindu du. Hiru taldeek jaitsiera postuan dagoen lehen taldeak, Conquerok baino bi garaipen gehiago dituzte, eta multzoko azkena den Bembibrek baino hiru gehiago.
Aurretik hiru talde nabarmentzen dira: Rivas liderra (bederatzi garaipen eta porrotik ez), eta Unigirona eta Permuferias Avenida (zazpi garaipen). Haien atzetik Tintos de Toro dago, sei garaipenekin eta Erregina Kopa ziurtatuta. Zamorako taldeak partida bat gehiago jokatu du, baina lehen itzulia amaitzeko jardunaldi bakarra falta denean atzetik hurbilen dituen taldeak bi garaipeneko tartera daude, hain zuzen ere Hondarribiarekin hirukotea osatzen dutenak dira. Hortaz, lau talde horiek jokatuko dute 2012-2013 denboraldiko Erreginaren Kopa: Rivas, Unigirona, Perfumerias Avenida eta Tintos de Toro.
Partida bat lehen itzulia amaitzeko
Datorren asteburuan Emakumeen Ligako taldeek lehen itzuliko azken jardunaldia izango dute lehian. Kopa zeintzuk jokatuko duten zehaztuta, bigarren itzuliari begira ligako 11 taldeek zein tokitan abiatuko den falta da argitzeko, eta horrek mugatu ditzake talde bakoitzaren helburuak.
Hondarribia-Irun sailkapenaren erdialdean dago, jaitsieratik ez oso urrun baina play off postuetatik gertu ere. Anne Peñaren neskek urteko azken partida Rivas liderrarekin jokatuko dute, kanpoan. Madrilgo taldea partidarik galdu gabe dago, Liga eta Kopa irabazteko hautagai nagusia da, eta hori gutxi balitz, asteburuan ez du jokatu eta jokalari guztiak sasoi onean izango ditu.

