Gregorio Berrotaran hil da
Gaur goizaldean Gregorio Berrotaran Etxeberria Landa Garapenerako zinegotzia hil da, gaixotasun luze baten ondorioz. 67 urte zituen. Berrotaranen heriotzagatik udalak gaurko iragarrita zituen ekitaldiak bertan behera geratu dira. Azken unera arte udalean lanean izan da Berrotaran. Hala, hilaren 16an, udalak konpondu dituen landa eremuko bideetan elkartu zen kazetariekin, obren nondik norakoak azaltzeko. Udaletik samina agertu dute Berrotaranen heriotzaren berri izan dutenean. 1991 urtetik zinegotzia izan da Gregorio Berrotaran jeltzalea. Hasiera hasieratik Nekazaritza arloko gobernu ordezkaria izan da gainera. Beste batzuren artean, Berrotaranen ekimenez Zuhaitz Eguna egiten hasi ziren Hondarribian, 1995ean. Baserri eremua ondo ezagutzen zuen, bertan bizi baitzen, Artzu baserrian. Txikitatik baserri lanetan jardun izan zuen, baina oso gaztetan arrantzale bezala aritu behar izan zen. Hondarribiko udaletik jakinarazi dutenez bihar egingo dituzte Berrotaranen aldeko hileta elizkizunak Jasokunde eta Sagarrondoko Ama Birjinaren Eliza Nagusian, 19:00etan.
Gaur goizaldean Gregorio Berrotaran Etxeberria Landa Garapenerako zinegotzia hil da, gaixotasun luze baten ondorioz. 67 urte zituen. Berrotaranen heriotzagatik udalak gaurko iragarrita zituen ekitaldiak bertan behera geratu dira.
Azken unera arte udalean lanean izan da Berrotaran. Hala, hilaren 16an, udalak konpondu dituen landa eremuko bideetan elkartu zen kazetariekin, obren nondik norakoak azaltzeko. Udaletik samina agertu dute Berrotaranen heriotzaren berri izan dutenean.
1991 urtetik zinegotzia izan da Gregorio Berrotaran jeltzalea. Hasiera hasieratik Nekazaritza arloko gobernu ordezkaria izan da gainera. Beste batzuren artean, Berrotaranen ekimenez Zuhaitz Eguna egiten hasi ziren Hondarribian, 1995ean. Baserri eremua ondo ezagutzen zuen, bertan bizi baitzen, Artzu baserrian. Txikitatik baserri lanetan jardun izan zuen, baina oso gaztetan arrantzale bezala aritu behar izan zen.
Hondarribiko udaletik jakinarazi dutenez bihar egingo dituzte Berrotaranen aldeko hileta elizkizunak Jasokunde eta Sagarrondoko Ama Birjinaren Eliza Nagusian, 19:00etan.


