Gaztetxoenei zuzendutako Gabonetako tailerrak antolatu ditu Oiasso museoak
Oiasso Erromatar Museoak txikiei zuzendutako Gabonetako tailerrak ezagutzera eman ditu dagoeneko. Abenduaren 22tik urtarrilaren 4ra bitartean egingo dira tailer ezaberdinak. Egitaraua: Dulcis galleta tailerra: Abenduaren 22an eta urtarrilaren 3an egingo dute, eta zazpi euroko kostua edukiko du. Lehen egunean 11:00etatik 13:00etara bitartean garatuko da eta bigarrenean, 16:30etik 19:00etara. Tessellae mosaiko tailerra: Abenduaren 26an egingo dute eta lau euroko kostua izango du. 11:00etatik 13:00ak bitartean garatuko da. Duodecim scripta/Duplum molendinum: Joko tailerra. Abenduaren 27an garatuko da 11:00etatik 13:00etara eta urtarrilaren 4ean, 11:00etatik 19:00etara. Hiru euroko kostua izango du. Egiptoko misterioen tailerra: Hilaren 30ean egingo dute, 11:00ak eta 13:00ak bitartean. Hiru euroko kostua izago du. Eureka! Antzineko asmatzaileak: Abenduaren 28an egingo dute 17:00ak eta 19:00ak bitartean, eta urtarrilaren 2an, 11:00ak eta 13:00ak bitartean. Lau euroko kostua izango du.
Oiasso Erromatar Museoak txikiei zuzendutako Gabonetako tailerrak ezagutzera eman ditu dagoeneko. Abenduaren 22tik urtarrilaren 4ra bitartean egingo dira tailer ezaberdinak.
Egitaraua:
- Dulcis galleta tailerra: Abenduaren 22an eta urtarrilaren 3an egingo dute, eta zazpi euroko kostua edukiko du. Lehen egunean 11:00etatik 13:00etara bitartean garatuko da eta bigarrenean, 16:30etik 19:00etara.
- Tessellae mosaiko tailerra: Abenduaren 26an egingo dute eta lau euroko kostua izango du. 11:00etatik 13:00ak bitartean garatuko da.
- Duodecim scripta/Duplum molendinum: Joko tailerra. Abenduaren 27an garatuko da 11:00etatik 13:00etara eta urtarrilaren 4ean, 11:00etatik 19:00etara. Hiru euroko kostua izango du.
- Egiptoko misterioen tailerra: Hilaren 30ean egingo dute, 11:00ak eta 13:00ak bitartean. Hiru euroko kostua izago du.
- Eureka! Antzineko asmatzaileak: Abenduaren 28an egingo dute 17:00ak eta 19:00ak bitartean, eta urtarrilaren 2an, 11:00ak eta 13:00ak bitartean. Lau euroko kostua izango du.

