Datorren urteko ordenantza fiskalak aztertuko dituzte etziko plenoan
Pasaiako Udalbatzak ez ohiko plenoa egingo du etzi, 19:30etik aurrera, Trintxerpeko Alkateordetzan. Bertan zazpi puntu aztertuko dituzte, horien artean 2013ko Ordenantza Fiskalen behin betiko onarpena. Horrez gain, Donibaneko gizarte, kultura eta kirol...
Pasaiako Udalbatzak ez ohiko plenoa egingo du etzi, 19:30etik aurrera, Trintxerpeko Alkateordetzan. Bertan zazpi puntu aztertuko dituzte, horien artean 2013ko Ordenantza Fiskalen behin betiko onarpena. Horrez gain, Donibaneko gizarte, kultura eta kirol ekipamenduaren 2. eta 3. faseak eraikitzeko kontratazio espedientea onartu ala ez bozkatuko dute.
Bestalde, plaza eta kale berriei izena emateko proposamena aztertuko dute. Pasa den udalbatzarrean Amaia Agirregabiria alkateak esan zuen udalerri osoan emakume baten izena daraman kale bakarra dagoela, eta kopuru hori handitzeko proposamena egingo dutela iragarri zuen.
Azkenik, PSE-EEk mozioa aurkeztuko du tasa judizialak ordaintzeari buruzkoa.

