Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Herritarren San Tomasak hilaren 21ean

Iaz ekin zuen San Tomas Batzordeak bidea, eta aurten ere herritarrek antolatutako santomasak izango dira Errenteria-Oreretan. Antolaketa lan horren atzean ibili dira txistorra postua jarriko duten hamar taldeak eta norbanako zein eragileak. Aurtengo San Tomas Egunean hogei postu jarriko dituzte baserritar eta artisau produktuekin. Horrez gain, Agirre Lehendakariaren plazan ohi bezala animalien erakusketa jarriko dute. Postu horiek guztiak jartzerakoan, euskara kontuan izango dute, eta paisaia linguistikoa bermatzea aldera, kartelak euskaraz izatea kontuan hartuko dutela zehaztu du batzordeak. Ikusi eta erosteaz gain, jan eta edateko aukera ere izango da, eta hori Zumardiko kantinak, edo Herriko Plazan, Zumardi txikian edo Biteri kalean egongo diren postuetan egin ahal izango da. Era berean, kontuan izango dute edalontzien erabilpena, eta zaborra murrizte aldera, berriro erabil daitezkeen edalontziak soilik erabiliko dituztela jakinarazi dute. Era berean, edalontzia etxetik bertatik jaisteko deia egin dute. Bigarren deialdia, baserritarrez janztea izango da. Batzordeak eurek aurkezpenean egin bezala, “armairutik baserritarrari hautsa kendu, plantxatu eta janztera” animatu ditu haur, gazte zein helduak. Txerria San Tomas Eguneko protagonista nagusia txerria izaten da, eta lehengo urtera arte Xenpelar AEK arduratu denez horretaz, txerriak ere bertako kideren baten izena eraman izan du; iaz, esaterako, Palote izan zen. Aurten, batzorde batek prestatu du jaia, baina urteetan [...]

admin
Bidasoa
2012/12/14
San Tomas Batzordeko kideak ekimenaren aurkezpenean

San Tomas Batzordeko kideak ekimenaren aurkezpenean

Iaz ekin zuen San Tomas Batzordeak bidea, eta aurten ere herritarrek antolatutako santomasak izango dira Errenteria-Oreretan. Antolaketa lan horren atzean ibili dira txistorra postua jarriko duten hamar taldeak eta norbanako zein eragileak.

Aurtengo San Tomas Egunean hogei postu jarriko dituzte baserritar eta artisau produktuekin. Horrez gain, Agirre Lehendakariaren plazan ohi bezala animalien erakusketa jarriko dute.

Postu horiek guztiak jartzerakoan, euskara kontuan izango dute, eta paisaia linguistikoa bermatzea aldera, kartelak euskaraz izatea kontuan hartuko dutela zehaztu du batzordeak.

Ikusi eta erosteaz gain, jan eta edateko aukera ere izango da, eta hori Zumardiko kantinak, edo Herriko Plazan, Zumardi txikian edo Biteri kalean egongo diren postuetan egin ahal izango da.

Era berean, kontuan izango dute edalontzien erabilpena, eta zaborra murrizte aldera, berriro erabil daitezkeen edalontziak soilik erabiliko dituztela jakinarazi dute. Era berean, edalontzia etxetik bertatik jaisteko deia egin dute.

Bigarren deialdia, baserritarrez janztea izango da. Batzordeak eurek aurkezpenean egin bezala, “armairutik baserritarrari hautsa kendu, plantxatu eta janztera” animatu ditu haur, gazte zein helduak.

Txerria
San Tomas Eguneko protagonista nagusia txerria izaten da, eta lehengo urtera arte Xenpelar AEK arduratu denez horretaz, txerriak ere bertako kideren baten izena eraman izan du; iaz, esaterako, Palote izan zen. Aurten, batzorde batek prestatu du jaia, baina urteetan eguna antolatzen ibili den Irune Balentziagari keinua egin diote, eta txerriak Irune izena izango du.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.