Zerga bilketako lanpostua betetzeko bilera dago bihar
Errenteriako Tokiko Gobernu Batzarrak ezohiko eta presazko bilera egingo du bihar goizean, 08:00etatik aurrera. Besteak beste, zerga bilketako langile exekutibo lanpostua betzeko lehiaketa deitu eta lehiaketa horren oinarriak ere onartu beharko dituzte...
Errenteriako Tokiko Gobernu Batzarrak ezohiko eta presazko bilera egingo du bihar goizean, 08:00etatik aurrera. Besteak beste, zerga bilketako langile exekutibo lanpostua betzeko lehiaketa deitu eta lehiaketa horren oinarriak ere onartu beharko dituzte, bidezkoa bada. Bestetik, Mindaira elkartea udal erregistroan sartzea ere landuko dute zinegotziek. Aurreko aktaren irakurketa eta onespenarekin hasiko dute bilera.