Teresa Vieirak eta Itziar Sistiagak euren liburuak aurkeztuko dituzte
Teresa Vieira eta Itziar Sistiaga irundarrek liburu berriak egin dituzte, eta horien berri emateko aurkezpenak egingo dituzte Ikust Alaia Udal Liburutegian. Sistiagak gaur aurkeztuko du El veto lana, 19:30ean; Vieiraren txanda, berriz, hilaren 18an izango da, 19:30ean aurkeztuko duelako Gracias por existir sorkuntza. Aurkezpen horien aurrerapena herenegun egin zuten bi idazleek Irungo Udaleko Kultura ordezkari Belen Sierrarekin batera. Udaleko ordezkariak esan zuen eguneroko bizitzaren egoerak jaso dituztela bi idazleek egin berri dituzten liburuetan, “baina ikuspuntu ezberdinekin”. Horrez gain, Sierrak aipatu zuen Sistiagak eta Vieirak “idazteko pasioa” dutela, eta horren erakusle dela hil honetan aurkeztuko dituzten lanen aurretik egin duten bidea.
Teresa Vieira eta Itziar Sistiaga irundarrek liburu berriak egin dituzte, eta horien berri emateko aurkezpenak egingo dituzte Ikust Alaia Udal Liburutegian. Sistiagak gaur aurkeztuko du El veto lana, 19:30ean; Vieiraren txanda, berriz, hilaren 18an izango da, 19:30ean aurkeztuko duelako Gracias por existir sorkuntza.
Aurkezpen horien aurrerapena herenegun egin zuten bi idazleek Irungo Udaleko Kultura ordezkari Belen Sierrarekin batera. Udaleko ordezkariak esan zuen eguneroko bizitzaren egoerak jaso dituztela bi idazleek egin berri dituzten liburuetan, “baina ikuspuntu ezberdinekin”.
Horrez gain, Sierrak aipatu zuen Sistiagak eta Vieirak “idazteko pasioa” dutela, eta horren erakusle dela hil honetan aurkeztuko dituzten lanen aurretik egin duten bidea.