Repsolen Eguzkia jaso du Gaztelumendi-Antxon jatetxeak
Felix Manso eta Angela Basabe sukaldari irundarrak zuzendutako Gaztelumendi-Antxon jatetxeak Repsolek banatutako gidaren lehen mailako Eguzkia jaso du, Irun Gehi Gastronomiak jakitera eman duenez. Repsolek hainbat kategoriatan banatzen ditu Eguzkiak eta Gaztelumendi-Antxon jatetxeak jasotakoa, kalitate ezinhobearen eta orotariko eskaintzaren adierazlea da. Halaber, jatetxea bera, hiria, eremuko gastronomia maila, eta kalitate-prezioa kontuan hartzen ditu. Angela Basabe sukaldaria “asebete” agertu da sariarekin. “Inoiz ez duzu sariengatik lanik egiten, baina gisa honetako errekonozimenduak iristen direnean, harrotasunez betetzen zaitu”, gaineratu du. Felix Manso bere aldetik, saria “erronka” berri bat dela adierazi du: “errokonozimendua da, baina hobetzeko helburua ezartzen digu”.
Felix Manso eta Angela Basabe sukaldari irundarrak zuzendutako Gaztelumendi-Antxon jatetxeak Repsolek banatutako gidaren lehen mailako Eguzkia jaso du, Irun Gehi Gastronomiak jakitera eman duenez. Repsolek hainbat kategoriatan banatzen ditu Eguzkiak eta Gaztelumendi-Antxon jatetxeak jasotakoa, kalitate ezinhobearen eta orotariko eskaintzaren adierazlea da. Halaber, jatetxea bera, hiria, eremuko gastronomia maila, eta kalitate-prezioa kontuan hartzen ditu.
Angela Basabe sukaldaria “asebete” agertu da sariarekin. “Inoiz ez duzu sariengatik lanik egiten, baina gisa honetako errekonozimenduak iristen direnean, harrotasunez betetzen zaitu”, gaineratu du. Felix Manso bere aldetik, saria “erronka” berri bat dela adierazi du: “errokonozimendua da, baina hobetzeko helburua ezartzen digu”.