Olentzeroren Laguntzaileek etziko bileran parte hartzeko deia egin dute
Laguntza eskatu dute Olentzeroren etorrera prestatzeko eta txondorra itzaliko duten ekitaldirako Olentzeroren Laguntzaileek, Olentzeroren etorrera prestatzeko, bigarren bilera egingo dute etzi. 16:30ean izango da, udaletxean. Herritarrei parte hartzeko...
Laguntza eskatu dute Olentzeroren etorrera prestatzeko eta txondorra itzaliko duten ekitaldirako
Olentzeroren Laguntzaileek, Olentzeroren etorrera prestatzeko, bigarren bilera egingo dute etzi. 16:30ean izango da, udaletxean. Herritarrei parte hartzeko deia egin diete.
Edonork lagun dezake, hainbat lan baitaude egiteke. Hala nola, Olentzeroren etorrera aurrez prestatzea, txondorra itzaltzeko ekitaldian laguntzea, edo hilaren 24an bertan etorreran parte hartzea.
Informazio gehiago nahi dutenek, Olentzeroren Laguntzaileen ataria bisita dezakete. Udalaren webgunean dago (oiartzun.org), Elkarteen Txokoa atalean.

