Mobilizazioa egingo dute etzi, topora iristeko eragozpenak salatzeko
Bi hilabete pasatu dira Herrerako topo geltoki berria ireki zutenetik, eta zerbitzua ematen duen eremuko bizilagun asko ez daude pozik bertara iristeko dauden sarbideekin. “Bi hilabete daramagu Pasaiako herritarrek obren arduradunen zein instituzioen zentzugabekeria pairatzen”, esan dute Herrera Herrira batzordekoek zein Altza eta Herrerako Harripe auzo elkartekoek. Eurentzat, “sinestezina” da erakundeek “XXI. mendean bertan, eta herritarrak sortu ez dugun krisi garaian, horrelako egitura batean dirutza gastatzea, eta gainera, 10.000 lagun baino gehiago topo geltokirako sarbide duinik gabe geratzea”. Gaineratu dutenez, hori gertatuta ere, “inor ere ez lotsatzea” salagarria da. Hala ere, jokabide horrek harritzen ez dituela argi utzi nahi izan dute. “Ez gaitu harritzen, zeren eremu hori giltzarria da herriarentzako lurrak berreskuratzeko borrokan. Bertan herritarrek zein udalak berak proposatutako egitasmoak garatzea nahi dugu. Eurek dituzten asmoak —lurrak saldu eta dirua lortu— aurrera eramaterik izan ez dutenez, oztopo berri batekin zigortu gaituzte, gure eremuaren antolaketa deseginez”, azaldu dute batzordeak zein auzo elkarteak. Horregatik, topoaren sarbidea “duintasunik gabekoa, logikarik gabekoa eta burugabea” dela uste dute. Trintxerpetik martxa Arrazoi horiengatik guztiengatik, inguruko herritarrak (Herreran, Gaiztarron, Bidebietan, Trintxerpen eta San Pedron bizi direnak) mobilizatzera deitu dituzte. Egindako “burugabekeria” salatzeaz gain, Kaiko Herreraren Antolamendu Egitasmoarekin bat egiteko eskatu diete. Martxa bat egingo dute Trintxerpeko [...]
Bi hilabete pasatu dira Herrerako topo geltoki berria ireki zutenetik, eta zerbitzua ematen duen eremuko bizilagun asko ez daude pozik bertara iristeko dauden sarbideekin. “Bi hilabete daramagu Pasaiako herritarrek obren arduradunen zein instituzioen zentzugabekeria pairatzen”, esan dute Herrera Herrira batzordekoek zein Altza eta Herrerako Harripe auzo elkartekoek.
Eurentzat, “sinestezina” da erakundeek “XXI. mendean bertan, eta herritarrak sortu ez dugun krisi garaian, horrelako egitura batean dirutza gastatzea, eta gainera, 10.000 lagun baino gehiago topo geltokirako sarbide duinik gabe geratzea”. Gaineratu dutenez, hori gertatuta ere, “inor ere ez lotsatzea” salagarria da.
Hala ere, jokabide horrek harritzen ez dituela argi utzi nahi izan dute. “Ez gaitu harritzen, zeren eremu hori giltzarria da herriarentzako lurrak berreskuratzeko borrokan. Bertan herritarrek zein udalak berak proposatutako egitasmoak garatzea nahi dugu. Eurek dituzten asmoak —lurrak saldu eta dirua lortu— aurrera eramaterik izan ez dutenez, oztopo berri batekin zigortu gaituzte, gure eremuaren antolaketa deseginez”, azaldu dute batzordeak zein auzo elkarteak. Horregatik, topoaren sarbidea “duintasunik gabekoa, logikarik gabekoa eta burugabea” dela uste dute.
Trintxerpetik martxa
Arrazoi horiengatik guztiengatik, inguruko herritarrak (Herreran, Gaiztarron, Bidebietan, Trintxerpen eta San Pedron bizi direnak) mobilizatzera deitu dituzte. Egindako “burugabekeria” salatzeaz gain, Kaiko Herreraren Antolamendu Egitasmoarekin bat egiteko eskatu diete.
Martxa bat egingo dute Trintxerpeko Gudarien enparantzatik abiatuta, etzi goizean. 11:30ean jarri dute zita, eta geltoki berriraino joango dira oinez. Han manifestu bat irakurriko dute antolatzaileek, 12:00etan.