Iritsiko da Arraztalorentzat traktorea
Arraztaloko gaixo psikikoek, barazki ekologikoak ekoizten dituzte. Ondoren, herriko kontsumo talde bati banatzen dizkiote. Orain, lan hori egonkortzea dute helburu. Traktore bat erosi ahal izateko finantzazio kanpaina kolektiboa jarri dute martxan elkarteko kideek. Traktoreak iritsi behar du herrira. Izan ere, lanabes hori behar du Arraztalo elkarteak, barazki ekologikoak ekoizten jarraitu, eta ahalik eta jende gehienari eskaini ahal izateko. Hori lortzeko bidean, Badatorrela traktorea! izeneko finantzazio kanpaina kolektiboa jarri du martxan Arraztalok. Helburua, jendearen ekarpenekin traktorea erosi ahal izatea da. 2010ean hasi zen Arraztalo elkartea lanean. Gaixotasun psikikoak dituzten herriko pertsonekin egiten dute lan bertako kideek. Arraztaloren helburua, gaixoen lan eta gizarte integrazioa lortzea da: «Beraiengana hurbildu behar dugu, eta estigmak baztertu». Arraztaloko kideen arabera, Oiartzunek ere gaixotasun psikikoari aurre egin behar dio. Izan ere, elkarteak kaleratutako datuek jasotzen dutenez, biztanleen %1 dira gaixo horiek. Arraztaloko langileek denbora daramate barazki ekologikoak ekoizten. Garaian garaiko produktuez gain, beste batzuk ere ekoizten dituzte, sagardo ekologikoa adibidez. Ekoitzi ondoren, Oiartzungo kontsumo talde bati banatzen dizkiote barazki horiek. Hala, Arraztaloren proiektu nagusienetako bat errealitate bihurtzea lortu dute. Momentuz 30 familiak jasotzen dute astelehenero Oiartzungo plazan bere saskia, baina 30 pertsona gehiago daude zain itxaron-zerrendan. Autokudeaketa Horregatik, orain, lana egonkortzeko unea iritsi dela diote Arraztalo elkarteko [...]
Arraztaloko gaixo psikikoek, barazki ekologikoak ekoizten dituzte. Ondoren, herriko kontsumo talde bati banatzen dizkiote. Orain, lan hori egonkortzea dute helburu. Traktore bat erosi ahal izateko finantzazio kanpaina kolektiboa jarri dute martxan elkarteko kideek.
Traktoreak iritsi behar du herrira. Izan ere, lanabes hori behar du Arraztalo elkarteak, barazki ekologikoak ekoizten jarraitu, eta ahalik eta jende gehienari eskaini ahal izateko. Hori lortzeko bidean, Badatorrela traktorea! izeneko finantzazio kanpaina kolektiboa jarri du martxan Arraztalok. Helburua, jendearen ekarpenekin traktorea erosi ahal izatea da.
2010ean hasi zen Arraztalo elkartea lanean. Gaixotasun psikikoak dituzten herriko pertsonekin egiten dute lan bertako kideek. Arraztaloren helburua, gaixoen lan eta gizarte integrazioa lortzea da: «Beraiengana hurbildu behar dugu, eta estigmak baztertu».
Arraztaloko kideen arabera, Oiartzunek ere gaixotasun psikikoari aurre egin behar dio. Izan ere, elkarteak kaleratutako datuek jasotzen dutenez, biztanleen %1 dira gaixo horiek.
Arraztaloko langileek denbora daramate barazki ekologikoak ekoizten. Garaian garaiko produktuez gain, beste batzuk ere ekoizten dituzte, sagardo ekologikoa adibidez. Ekoitzi ondoren, Oiartzungo kontsumo talde bati banatzen dizkiote barazki horiek. Hala, Arraztaloren proiektu nagusienetako bat errealitate bihurtzea lortu dute.
Momentuz 30 familiak jasotzen dute astelehenero Oiartzungo plazan bere saskia, baina 30 pertsona gehiago daude zain itxaron-zerrendan.
Autokudeaketa
Horregatik, orain, lana egonkortzeko unea iritsi dela diote Arraztalo elkarteko kideek: «Gure nekazaritza jarduerak hobetzeko helburua dugu». Horretarako, jendearen laguntza behar dute, jendearen ekarpenekin traktorea erosteko: «Traktorearekin, baratzeetan landatzen diren barazkien kalitatea eta kantitatea hobetuko litzateke, eta Arraztalo kontsumo taldearen partaide kopurua igo. Finean, proiektuari nolabaiteko egonkortasuna eman nahi zaio, bere baliabide eta azpiegitura propioak eduki ditzan».
Garrantzitsua da hori guztia. Izan ere, kontsumo talde horrek barazkiak erosteko emandako diruarekin, Arraztalok gaixotasun psikikoa duten pertsonentzat lanpostuak sortzen ditu. Horrez gain, autokudeaketa eta funtzionamendu autonomoa lortu nahi ditu elkarteak: «Ezin dugu erakundeen babespean soilik jarraitu, egitura mantentzeko baliabide propioak bilatu behar ditugu».
Goteo plataformaren bidez
Finantzazio kanpaina kolektiboa, goteo.org plataformak EAE Euskal Autonomia Erkidegoan duen taldearen bidez egiten ari dira, atzotik. Ekarpenak egiten dituzten norbanakoei, gainera, barazki saskiak eta sagardo botilak eskainiko dizkiete, baita baratzeetara bisita eta sukaldaritza ikastaroa ere.
Helburu bikoitza du plataforma horretan egoteak, Arraztaloko kideek zehaztu dutenez. Batetik, traktorearen erosketa finantzatzea. Bestetik, Arraztalok martxan dituen ekintzei buruzko informazioa zabaltzea, eta elkartea Oiartzundik kanpora ere ezagutaraztea.
Bide horretan, herritarrak lagun izatea espero dute, eta traktorea iristea.
Diru ekarpenak
- Goteo plataforman. euskadi.goteo.org/project/traktorea helbidean.
- Eskudiruz. Arraztaloko kideekin harremanetan jarrita: arraztalo[abildua]gmail.com helbide elektronikora idatzita; Altzibarko parrokiaren ondoan duten lokalera joanda (17. posta kutxa); www.arraztaloelkartea.wordpress.com helbidean sartuta; edota 634 254 670 telefono zenbakiara deituta. Horrez gain, interesa dutenei, Arraztalo eta kideak ezagutzera joateko gonbita egin diete. Astelehenero, Doneztebe plazan elkartzen dira, 18:00etan. Orduan banatzen dizkiete saskiak kontsumo taldeko kideei.
- Kontu korronte bidez. Izena eta telefono zenbakia adierazita, honako kontuetan: 2101 0060 05 0012672317 (Kutxa) edo 2100 4481 08 0200088473 (Caixa).