Hilaren 18an zozkatuko dira Baratza Parkeko partzelak
Hilaren 18an zozkatuko dira Baratza Parkeko partzelak
Alegazioetarako epea amaituta baratza parkerako erabiltzaileen behin betiko zerrenda osatu du udalak. 79 lagunek osatzen dute zerrenda hori, eta baratzak berriz 64, zozketa egin beharko dute beraz esleipenetarako. Datorren asteartean, hilak 18, egingo dute zozketa 13:00etan udaleko Biltzar Areto Nagusian. Behin betiko zerrenda udalaren webgunean kontsulta daiteke eta baita partzelen banaketa ere.