Gabonetako opariak jasoko dituzte behar gehien duten herriko familientzat
PSE-EEk eta Errenkoaldek kanpaina bat martxan jarri dute Gabonetako opariak biltzeko. Opari horiek Gurutze Gorriari emango dizkiote, gero berak behar gehien duten herriko familien artean bana ditzan. Era berean, kanpainarekin bat egin dute Galtzaraborda eta Beraungo auzo elkarteek, eta horiek kanpaina auzoan zehar zabaltzeaz arduratuko dira. Gaur goizean eman dituzte kanpainaren gaineko xehetasunak Jose Angel Rodriguez PSE-EEko bozeramaleak eta Imanol Iparragirre Errenkoaldeko presidenteak. Rodriguezen arabera, PSE-EEren ekimenez hasi dute kanpaina, eta hasieratik izan dute Errenkoalderen lankidetza. Hala, ekarpen bat egiten duen orori txartel bat emango diote zozketa baterako. Ehun euroko bi erosketa txartel zozkatuko dituzte Errenkoaldeko dendetan gastatzeko. Ekimena enpresa eta erakundetara zabaldu nahi dutela azaldu du Rodriguezek, eurek ere kolaboratu dezaten. Horrez gain, Errenkoaldeko dendek ere parte hartuko dute, eta merkatari elkartearen kide ez direnengana ere zabaldu dute mezua. Ekarpena mota askotakoa izan daiteke, bakarrik eskatu dute estreinatu gabe egotea: jantziak, osagarriak, jostailuak… Gabonetako opari izan daitekeen edozer gauza. Objektu horiek Errenkoalderen lokalean utzi ahal izango dira, baita Beraun eta Fanderiako elkarteetan ere. Horrez gain, PSE-EEren Herriko Etxean ere egin ahal izango da ekarpena. Astelehenetik larunbatera entregatu ahal izango dira, 10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 19:00etara.
PSE-EEk eta Errenkoaldek kanpaina bat martxan jarri dute Gabonetako opariak biltzeko. Opari horiek Gurutze Gorriari emango dizkiote, gero berak behar gehien duten herriko familien artean bana ditzan. Era berean, kanpainarekin bat egin dute Galtzaraborda eta Beraungo auzo elkarteek, eta horiek kanpaina auzoan zehar zabaltzeaz arduratuko dira.
Gaur goizean eman dituzte kanpainaren gaineko xehetasunak Jose Angel Rodriguez PSE-EEko bozeramaleak eta Imanol Iparragirre Errenkoaldeko presidenteak. Rodriguezen arabera, PSE-EEren ekimenez hasi dute kanpaina, eta hasieratik izan dute Errenkoalderen lankidetza. Hala, ekarpen bat egiten duen orori txartel bat emango diote zozketa baterako. Ehun euroko bi erosketa txartel zozkatuko dituzte Errenkoaldeko dendetan gastatzeko.
Ekimena enpresa eta erakundetara zabaldu nahi dutela azaldu du Rodriguezek, eurek ere kolaboratu dezaten. Horrez gain, Errenkoaldeko dendek ere parte hartuko dute, eta merkatari elkartearen kide ez direnengana ere zabaldu dute mezua.
Ekarpena mota askotakoa izan daiteke, bakarrik eskatu dute estreinatu gabe egotea: jantziak, osagarriak, jostailuak… Gabonetako opari izan daitekeen edozer gauza.
Objektu horiek Errenkoalderen lokalean utzi ahal izango dira, baita Beraun eta Fanderiako elkarteetan ere. Horrez gain, PSE-EEren Herriko Etxean ere egin ahal izango da ekarpena. Astelehenetik larunbatera entregatu ahal izango dira, 10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 19:00etara.