Aske uztekoak ziren Juan Carlos Estevez berriro atxilotu dute
Zigorra beteta, atzo ziren askatzekoak Juan Carlos Estevez Melli Errenteria-Oreretako presoa. Herenegun arratsaldean, ordea, espetxean bertan atxilotu zutela jakinarazi du Etxerat-ek, Espainiak eskatutako euroagindua dela eta. Gaua komisaldegian pasatu...
Zigorra beteta, atzo ziren askatzekoak Juan Carlos Estevez Melli Errenteria-Oreretako presoa. Herenegun arratsaldean, ordea, espetxean bertan atxilotu zutela jakinarazi du Etxerat-ek, Espainiak eskatutako euroagindua dela eta. Gaua komisaldegian pasatu zuen Mellik. Eguerdian fiskalaren aurretik pasatzekoa zen, baina Espainiaratzearen gaineko erabakia hartu bitartean prebentibo moduan espetxeratuko dutela aurreratu du Etxerat-ek.
Etxerat-ek gogorarazi duenez, lehendik ere (2005ean), Espainiak euroagindu eskaera bat egina zuen, baina Frantziak ez zuen onartu. Orain, aske geratu baino egun bat lehenago bigarren eskaera egin du Espainiak. 2004tik dago espetxeratuta, Frantziako kartzeletan.