Soroeta auzoko berriritartze lanen azken fasea abiatu dute
Gaur goizean abiatu dute Soroetako berriritartze lanen azken fasea. Obraren zatirik handiena amaituta dago eta, ondorioz, trafikoan aldaketak ezarriko dituzte eta lanen eremua bera ere aldatuko da. Udaletik argitu dutenez, “Soroeta kalea, Sainduatik Eguzkilorera doan beherunzko tartean ireki egingo da. Horrela, Pilotalekuaren eta Helduen Hezkuntza Ikastetxearen arteko tartea itxi eta berritzen hasiko dira. Orain arte, azken bi hilabeteetan Soroetaberrira sartu eta ateratzeko Girizi kaletik zegoen sarrera itxiko da, eta beraz, Soroetaberrira ohiko bidetik sartu eta atera beharko da, bi zentzutan”. Auzoko zenbait lekutan ari dira obretan baina, lan txikiak salbu, obra handiena kirol eremuan eta Eguzkiloren dago. Juan Mari Altunak, Alkateordea eta Zerbitzuetako zinegotziak azaldu duenez, “kirol zonaldearen eraikuntza oso erritmo onean doa, azpiegiturak montatzen ari dira orain. Azpiegitura berria Amuten dagoenaren oso antzekoa izango da. 34 x 18’6 metroko azalera duen kantxa balioanizduna, haur eta helduen egonaldirako gunea, saskibaloian aritzeko beste bat —pilotalekuaren atzekaldean—, osasuna zaintzeko beste gune bat, eserlekuak eta txirrindak aparkatzeko guneak ere egongo direlarik”. Udaberrian hasi ziren Soroetako lanak. Guztira, bost milioi euroko aurrekontua onartu zuen udalak auzorako. “15 hilabete iraungo duen obra da. Asmoa 2013ko maiatzean amaitzea da eta epeak betetzen ari gara” azaldu du zinegotziak. Orain artean berriritartu diren guneak Soroetaberri, Girizi, Ama Guadalupekoa, [...]
Gaur goizean abiatu dute Soroetako berriritartze lanen azken fasea. Obraren zatirik handiena amaituta dago eta, ondorioz, trafikoan aldaketak ezarriko dituzte eta lanen eremua bera ere aldatuko da. Udaletik argitu dutenez, “Soroeta kalea, Sainduatik Eguzkilorera doan beherunzko tartean ireki egingo da. Horrela, Pilotalekuaren eta Helduen Hezkuntza Ikastetxearen arteko tartea itxi eta berritzen hasiko dira. Orain arte, azken bi hilabeteetan Soroetaberrira sartu eta ateratzeko Girizi kaletik zegoen sarrera itxiko da, eta beraz, Soroetaberrira ohiko bidetik sartu eta atera beharko da, bi zentzutan”.
Auzoko zenbait lekutan ari dira obretan baina, lan txikiak salbu, obra handiena kirol eremuan eta Eguzkiloren dago. Juan Mari Altunak, Alkateordea eta Zerbitzuetako zinegotziak azaldu duenez, “kirol zonaldearen eraikuntza oso erritmo onean doa, azpiegiturak montatzen ari dira orain. Azpiegitura berria Amuten dagoenaren oso antzekoa izango da. 34 x 18’6 metroko azalera duen kantxa balioanizduna, haur eta helduen egonaldirako gunea, saskibaloian aritzeko beste bat —pilotalekuaren atzekaldean—, osasuna zaintzeko beste gune bat, eserlekuak eta txirrindak aparkatzeko guneak ere egongo direlarik”.
Udaberrian hasi ziren Soroetako lanak. Guztira, bost milioi euroko aurrekontua onartu zuen udalak auzorako. “15 hilabete iraungo duen obra da. Asmoa 2013ko maiatzean amaitzea da eta epeak betetzen ari gara” azaldu du zinegotziak. Orain artean berriritartu diren guneak Soroetaberri, Girizi, Ama Guadalupekoa, Haizeleku kalea eta Soroeta kalearen gehiengoa da.