Kantu jiraren bosgarren urteurrena ospatuko dute Antxon
Antxoko kantu jirak bost urte beteko ditu asteburu honetan. Larunbat honetan ospatuko dute, San Tomas azokarekin batera, urteurren hori. Horrela, Lore Txorta elkartearen arkupeetan jarri dute zita, 11:30ean, eta herriko kaleetan zehar ibiliko dira kant...
Antxoko kantu jirak bost urte beteko ditu asteburu honetan. Larunbat honetan ospatuko dute, San Tomas azokarekin batera, urteurren hori. Horrela, Lore Txorta elkartearen arkupeetan jarri dute zita, 11:30ean, eta herriko kaleetan zehar ibiliko dira kantari. Azoka eguna izanik, baserritar jantzia eramateko eskatu dute antolatzaileek.

