Hamazazpi lan aurkeztu dira EHGAMen Madelon gazteen literatur lehiaketara
Hirugarren aldiz antolatu du EHGAMek gazteen literatur lehiaketa, eta dagoeneko jakinarazi du zeintzuk diren aurtengo irabazleak. Sari guztiak atzerrira joan dira. 16-18 urte artekoen mailan, Carlos Catena Cozar jaendarra (Andaluzia, Espainia) nagusitu da, eta bigarren Jazline de la Caridad Chavez Quian kubatarra izan da. 18-25 urtekoen mailako sariak Espainiara joan dira: Pamela Fernandez Tovarrek lortu du lehen saria, eta Roberto Carro Vazquezek bigarrena. Guztira, hamazazpi narrazio aurkeztu dituzte, eta sei Euskal Herrikoak izan dira; horietatik hiru lan baino ez dira izan euskaraz. Atzoko Giza Eskubideen Egunean bertan jakinarazi zuten zeintzuk ziren saridunak, baina denak kanpotarrak direnez, ezin izan zizkieten eskura eman. Hala ere, postaz bidaliko dizkiete irabazleei 300 euroko saria, eta bigarren geratu direnei 150 eurokoa, materialean. Ekitaldian izan ziren atzo Irune Balentziaga Kultura zinegotzia, Unai Unsuain Gazteria zinegotzia eta Mikel Martin EHGAMeko kidea. Martinek azaldu duenez, Madelon izena Xanti Altxu zenarengatik jarri diote, EHGAMen sortzailea izan zelako, eta bera izan zelako Euskal Herrian gay, lesbiana eta transexualen aldeko aldarrikapenen alde agertu zen lehenengoetakoa. “Ikuspegi ironikoa” saritu Epaimahaiaren arabera, narrazio askotan “ikuspegi tragikoa” landu dute, eta zentzu horretan, kontrakoa, “ikuspegi ironikoa eta jolasa” saritu dituzte. Joxe Mari Carrere epaimahaiko kideak zehaztu zuen batik bat transexualitatea azaltzen zuten lanek izan dutela [...]
Hirugarren aldiz antolatu du EHGAMek gazteen literatur lehiaketa, eta dagoeneko jakinarazi du zeintzuk diren aurtengo irabazleak. Sari guztiak atzerrira joan dira. 16-18 urte artekoen mailan, Carlos Catena Cozar jaendarra (Andaluzia, Espainia) nagusitu da, eta bigarren Jazline de la Caridad Chavez Quian kubatarra izan da. 18-25 urtekoen mailako sariak Espainiara joan dira: Pamela Fernandez Tovarrek lortu du lehen saria, eta Roberto Carro Vazquezek bigarrena. Guztira, hamazazpi narrazio aurkeztu dituzte, eta sei Euskal Herrikoak izan dira; horietatik hiru lan baino ez dira izan euskaraz.
Atzoko Giza Eskubideen Egunean bertan jakinarazi zuten zeintzuk ziren saridunak, baina denak kanpotarrak direnez, ezin izan zizkieten eskura eman. Hala ere, postaz bidaliko dizkiete irabazleei 300 euroko saria, eta bigarren geratu direnei 150 eurokoa, materialean.
Ekitaldian izan ziren atzo Irune Balentziaga Kultura zinegotzia, Unai Unsuain Gazteria zinegotzia eta Mikel Martin EHGAMeko kidea. Martinek azaldu duenez, Madelon izena Xanti Altxu zenarengatik jarri diote,
EHGAMen sortzailea izan zelako, eta bera izan zelako Euskal Herrian gay, lesbiana eta transexualen aldeko aldarrikapenen alde agertu zen lehenengoetakoa.
“Ikuspegi ironikoa” saritu
Epaimahaiaren arabera, narrazio askotan “ikuspegi tragikoa” landu dute, eta zentzu horretan, kontrakoa, “ikuspegi ironikoa eta jolasa” saritu dituzte. Joxe Mari Carrere epaimahaiko kideak zehaztu zuen batik bat transexualitatea azaltzen zuten lanek izan dutela kutsu hori. Zentzu horretan, homosexualitatea onartu dela iritzi dio, baina ez dela gauza bera gertatu transexualitatearekin, eta horregatik izan dezaketela lanek kutsu hori. Bestalde, euskaraz hiru lan aurkeztea “pena” izan dela esan zuen, eta jendeak euskarazko narrazioak aurkeztera bultzatzeko eskatu zien antolatzaileei. Euskaraz idaztera ere animatu zituen herritarrak.
Hurrengo sariketa hemendik bi urtera izango dela gogorarazi zuen Martinek. Azkenik, sexu askapenean urratsak ematen ari diren bezala, lehiaketak berak ere herritarrak sentsibilizatzeko balio duela azaldu zuen.