Ezker Anitza: “2.000 euro arrazoi nahikoa da Kutxabankentzat familia baten bizitza suntsitzeko”
Etxetik kaleratzeko zorian da Errenteria-Oreretako biztanle bat, eta Ezker Anitzak Kutxabanken jarrera salatu du. Duela hilabete Kutxabankek berehalakoan hipoteka betearazteko prozedura guztiak geldiaraziko zituela jakinarazi zuela gogorarazi du, eta a...
Etxetik kaleratzeko zorian da Errenteria-Oreretako biztanle bat, eta Ezker Anitzak Kutxabanken jarrera salatu du. Duela hilabete Kutxabankek berehalakoan hipoteka betearazteko prozedura guztiak geldiaraziko zituela jakinarazi zuela gogorarazi du, eta azaroaren 28an, berriz, herritar bat etxetik kaleratzeko dataren eta orduaren eskaera egin zuela Kutxako prokuradore batek. Ezker Anitzaren arabera, Kutxak emandako arrazoia izan da Errenteria-Oreretako bizilagunak ez dituela etxe kaleratzeen urgentziazko neurriek eskatzen dituen baldintzak betetzen, “mailegua 2.000 euroan gailentzegatik”. Gaineratu duenez, “120.000 euroko mailegu bati buruz hitz egiten ari gara. 2.000 euro horiek arrazoi nahikoa dira Kutxabankentzat familia baten bizitza suntsitzeko”.
Finantza erakundearen jarrera ez dela onargarria adierazi du Ezker Anitzak, eta Kutxabanken ordezkaritza daukaten talde politiko eta sozialei ordezkaritza hori “Lorena eta bere familiak pairatuko duten gehiegikeria horiek saihesteko” erabiltzeko eskatu diete.
Era berean, agintaritza judizialari eskatu dio pertsona horiek ez uzteko babesik gabe eta zalantzekin, eta horrenbestez, etxe kaleratze bat dagoenean zein egun eta zein momentutan gertatuko den jakiteko eskubidea dutela adierazi du.