Emakumeek herriari egindako ekarpenekin memoria bat nahi osatu du Berditasun Kontseiluak
Berdintasun Kontseiluak memoria bat egiteko asmoa du Errenteria-Oreretako emakumeek herriari egin dioten ekarpena biltzeko, eta ostiralean aurkeztuko du egitasmo hori, 18:30ean, Merkatuzarren. Bi bide edukiko ditu memoria horrek: batetik, Emakumeen azt...
Berdintasun Kontseiluak memoria bat egiteko asmoa du Errenteria-Oreretako emakumeek herriari egin dioten ekarpena biltzeko, eta ostiralean aurkeztuko du egitasmo hori, 18:30ean, Merkatuzarren. Bi bide edukiko ditu memoria horrek: batetik, Emakumeen aztarnen mapa Errenteriako prozesu industrialean, eta bestetik, Gertatu zen hura ez dadila ahantz.
Lehenengoan XIX. mendetik 1975. urtera arte emakumeek garapen industrialari egindako ekarpena jaso nahi du, eta bigarrenean, 1975etik gaur egun arte borroka feministak herriari egindako ekarpena.
Ekitaldi horretan parte hartuko du aurkezle lanetan, Zaida Fernandezek. Soziologoa da, eta Ermuko emakume asanbladaren militante feminista. Hainbat ikerketa ere egin ditu gai horren inguruan.
Berdintasun Kontseiluak herriko emakume guztiak gonbidatu ditu ekitaldi horretan parte hartzera, “denen ekarpenarekin jaso nahi baitugu herriko memoria”.