Autogestioan 29 urte bete dituela ospatzeko, egitarau zabala antolatu du Txerrimuñok
txerrimuñok 29 urte bete ditu
Txerrimuño etxe okupatuak 29 urte beteko ditu hilaren 17an eta urteurrena ospatzeko egitarau xume bezain zabala antolatu dute bertak etzitik hasi eta hilaren 23ra bitartean. Diapositiba emanaldia, pintxo poteoa, argazki proiekzioa, kontzertuak, presoen aldeko enkartelada joaldunekin, eta okupazioaren aldeko txalaparta eta kazerolada dira besteak beste autogestioaren “epelean” emandako 29 urte luze hauek ospatzeko hautatu dituztenak.
Egitaraua ixteko berriz, auzolana egingo dute Txerrimuñon goizeko hamarretan hasita hilaren 23an.
Egitaraua:
- Etzi, Osteguna: Egeo-Kantauri itsasoa txirrindaz diapositiba emanaldia Txerrimuñon 19:30ean. Ondoren pintxo-poteoa.
- Etzidamu, ostirala: Txerrimuñok 29 urte argazki proiekzioa, Txerrimuñon, 19:00etan. Ordubete beranduago, presoen aldeko kartelada joaldunekin Gurutze santuaren plazan. 22:00etan afari autogestionatua eta jai inprobisatua Txerrimuñon.