Aurrekontuen parte hartze prozesuaren azken batzarra, bihar, 19:00etan
Gobernu taldearen behin-behineko proposamena udalaren webgunean ikus daiteke Oiartzungo Udalak bukatutzat emango du bihar aurrekontuen gaineko parte hartze prozesua. Horretarako, herri batzarra egingo dute, 19:00etatik aurrera, udaletxeko areto nagusia...
Gobernu taldearen behin-behineko proposamena udalaren webgunean ikus daiteke
Oiartzungo Udalak bukatutzat emango du bihar aurrekontuen gaineko parte hartze prozesua. Horretarako, herri batzarra egingo dute, 19:00etatik aurrera, udaletxeko areto nagusian: auzo batzarren eta eragileekin egindako batzarren osagarri izango da biharko bilkura.
Udaletik jakinarazi dute orain arteko bilkuretan behin-behineko aurrekontua aurkeztu dutela (oiartzun.org-en ikus daiteke), eta biharkoan proposamen horri ekarpenak egiteko aukera egongo dela.
Hala, aurrekontuen gaineko prozesu osoa hilaren 20an bukatuko da, egun horretako udalbatzarrean landuko dutelako 2013rako kontuen gaia herriko zinegotziek.