Arditurrin txondorra egiteko boluntarioak behar dituzte
Txondorrean egingo den ikatza hilaren 24an eramango du Olentzerok herriko plazara Gabonetan Olentzerori «omenaldi xumea» egin nahian, Arditurrin txondorra eraiki nahi dute elkarlanean udalak, Gipuzkoako Parketxe Sareak eta aldundiak, beste hainbat eragileren laguntzarekin: Albaola, Ttur-ttur, Olentzeroren Lagunak eta Soinuenea. Hala, txondorra eraikitzeko, piztuta edukitzeko eta itzaltzeko gidariak badituztela esan dute ekimenaren antolatzaileek, baina, hala ere, boluntarioen laguntza behar dute, «etxeak berotzeko Olentzerok nahiko ikatz izan dezan». Atzotik hilaren 22ra egin nahi dituzte txondorraren lanak. Hala, atzo hasi ziren egurra prestatzen etzira arte; txondorra bera etzitik 15era eraikiko dute, eta piztuta edukitzeko maiztasunez egurra sartu behar denez, 15etik 22ra ere boluntarioak behar dituzte, baita egun horietan bertako suaz baliatuta otorduak egiteko ere. Irudi grafikoak hartzeko ere jendea behar dute. Laguntzeko prest daudenak Joxe Ramon Agirre Marron-ekin harremanetan jartzeko eskatu dute. Hala ere, honako telefono zenbakiak prestatu dituzte informazioa nahi dutenentzat: 943 49 45 21 eta 943 49 50 69; arditurri[abildua]gipuzkoamendizmendi.net-era idatziz ere lor daiteke informazioa, baita www.gipuzkoamendizmendi.net helbidean ere. Egitaraua Hilak 15, 16:00etan. Txondorra piztearen festa. Zuhaitz motzak, bizimodu baten ahotsak dokumentalaren aurkezpena. Hilak 22, 16:00etan. Olentzeroren laguntzaileek ikatza aterako dute: 16:00etan, kalejira Herri Musikaren Txokotik Arditurrirantz (eguraldi txarra eginez gero, 16:30ean Arditurriko aparkalekutik). 17:00etan, Olentzeroren Lagunek prest dagoen ikatza aterako [...]
Txondorrean egingo den ikatza hilaren 24an eramango du Olentzerok herriko plazara
Gabonetan Olentzerori «omenaldi xumea» egin nahian, Arditurrin txondorra eraiki nahi dute elkarlanean udalak, Gipuzkoako Parketxe Sareak eta aldundiak, beste hainbat eragileren laguntzarekin: Albaola, Ttur-ttur, Olentzeroren Lagunak eta Soinuenea. Hala, txondorra eraikitzeko, piztuta edukitzeko eta itzaltzeko gidariak badituztela esan dute ekimenaren antolatzaileek, baina, hala ere, boluntarioen laguntza behar dute, «etxeak berotzeko Olentzerok nahiko ikatz izan dezan».
Atzotik hilaren 22ra egin nahi dituzte txondorraren lanak. Hala, atzo hasi ziren egurra prestatzen etzira arte; txondorra bera etzitik 15era eraikiko dute, eta piztuta edukitzeko maiztasunez egurra sartu behar denez, 15etik 22ra ere boluntarioak behar dituzte, baita egun horietan bertako suaz baliatuta otorduak egiteko ere. Irudi grafikoak hartzeko ere jendea behar dute.
Laguntzeko prest daudenak Joxe Ramon Agirre Marron-ekin harremanetan jartzeko eskatu dute. Hala ere, honako telefono zenbakiak prestatu dituzte informazioa nahi dutenentzat: 943 49 45 21 eta 943 49 50 69; arditurri[abildua]gipuzkoamendizmendi.net-era idatziz ere lor daiteke informazioa, baita www.gipuzkoamendizmendi.net helbidean ere.
Egitaraua
- Hilak 15, 16:00etan. Txondorra piztearen festa. Zuhaitz motzak, bizimodu baten ahotsak dokumentalaren aurkezpena.
- Hilak 22, 16:00etan. Olentzeroren laguntzaileek ikatza aterako dute: 16:00etan, kalejira Herri Musikaren Txokotik Arditurrirantz (eguraldi txarra eginez gero, 16:30ean Arditurriko aparkalekutik). 17:00etan, Olentzeroren Lagunek prest dagoen ikatza aterako dute, astebetez piztuta egon ondoren.
- Hilaren 15etik 22ra. Txondorra piztuta, ikus-entzunezkoak: Txondorra egunez egun argazki erakusketa. Bisita gidatuak taldeekin (aldez aurretik egin behar da erreserba). Ttur-tturrek Oiartzungo ikazkintzari buruz egin duen dokumentala ikus daiteke.
- Hilak 24, 17:00etatik aurrera. Olentzeroren etorrera Oiartzungo herriko plazara. Arditurriko ikatza eramango du Olentzerok plazaraino.