Alemaniatik bueltatu dira Orereta abesbatzako gazteak
Orereta abesbatzako gazteak Alemaniako Oihan Beltzean izan dira asteburuan, Altensteigeko koruarekin —Christophorus Kinder un Jungendchor— abestu dute, elkar truke baten barruan. Uztailean alemaniarrak izan ziren Errenteria-Oreretan, eta Fatimako...
Orereta abesbatzako gazteak Alemaniako Oihan Beltzean izan dira asteburuan, Altensteigeko koruarekin —Christophorus Kinder un Jungendchor— abestu dute, elkar truke baten barruan. Uztailean alemaniarrak izan ziren Errenteria-Oreretan, eta Fatimako elizan kontzertu bat eman zuten Orereta abesbatzarekin batera. Orain alderantzizko prozesua eduki dute.
Altensteigen bi kontzertu eman ditu, hilaren 6 eta 7an, Gabonen testuinguruan. Imanol Elizasu abesbatzako zuzendariak nabarmendu duenez, Christophorus Kinder un Jungendchor haur abesbatzaz gain, gazte eta heldu abesbatza “sendoak” dituzte, eta mundu mailan ezagunak dira, “jaialdi eta lehiaketa askotan sarituak”. Zentzu horretan, Orereta abesbatza “hazi eta hezi” egin direla esan du elkartruke horretan.