Gabonetako argien harira, gogoeta egiteko eskatu dio Laurak Batek udalari
Laurak Bat Pasaiako Merkatari, Ostalari eta Zerbitzu elkarteak haserrea agertu du Pasaiako Udalak ez dituelako Gabonetako argiak jarriko aurten. “Gure elkarteak egindako proposamenaren harira, udalak hartu duen jarreraren aurrean suminduta gaude....
Laurak Bat Pasaiako Merkatari, Ostalari eta Zerbitzu elkarteak haserrea agertu du Pasaiako Udalak ez dituelako Gabonetako argiak jarriko aurten. “Gure elkarteak egindako proposamenaren harira, udalak hartu duen jarreraren aurrean suminduta gaude. Udalak ez du jarriko Gabonetako argiteriarik hain data seinalatuetan”.
Elkarteko kideek esan dute badakitela zein den udalaren egoera ekonomikoa, “baina gu ere egunez egun egoera hori jasaten ari gara, eta ez gara baloratuta sentitzen eta ez dugu gure udalaren babesa jasotzen hain une zailean. Komertzio txikia arriskuan ikusten dugu”.
Gabonetako argiteriaren harira Laurak Batek hartu duen jarrera euren “borondatearen eta jokatzeko eraren kontrakoa” izan dela jakinarazi dute, “baina akordiora heltzeko ahalegina egin dugu arduradun politikoekin, eta ez da akordiorik izan. Espero dugu udalak gogoeta egingo duela”.

