Miren Urbieta sopranoa nazioarteko kantu lehian bigarren geratu da
Miren Urbieta soprano donostiarra —Errenteria-Oreretan bizi da— Bilbon egindako Nazioarteko Kantu Txapelketan bigarren tokian geratu da Emakume Ahotsen Mailan. Gustave Charpentierren Louise opera kantatu zuen joan den larunbateko finalean. 141 part...
Miren Urbieta soprano donostiarra —Errenteria-Oreretan bizi da— Bilbon egindako Nazioarteko Kantu Txapelketan bigarren tokian geratu da Emakume Ahotsen Mailan. Gustave Charpentierren Louise opera kantatu zuen joan den larunbateko finalean.
141 parte hartzaileetatik hamabi sailkatu ziren finalerako —sei emakume eta sei gizon—, eta maila altua erakutsi zuten. Maria Bayo buru zuen epaimahaia lanpetuta ibili zen.
Beste hiru sari
Bigarren postua lortzeaz gain, Euskadiko Ahotsik Onenaren Saria lortu zuen, baita OLBE Operaren Lagunen Bilboko Elkartearen Saria, eta Alfredo Kraus Elkartearen Saria ere.