Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Ekonomia

Irungo CAFeko langileek lanuzteekin bat egin dute

Irungo CAFeko langileek Beasaingo langileen protestekin bat egin dutela jakinarazi du Xabier Zufiria Oarso Bidasoko LABen metal arloko ordezkariak. Lan produkzioa gutxitu dela eta, sei hilabeteko lan erregulazio espedientea aplikatuko zuela jakinarazi zuen orain gutxi enpresaren zuzendaritzak, eta ondorioz, protestei ekitea erabaki zuten langileek. Batez ere Beasaingo lantegiari eragiten dion neurria dela adierazi du LAB sindikatuko kide Zufiriak, baina ados ez daudela eta, halako negoziaziorik ez dutela onartuko nabarmendu du. «Irabazi handiak dauzkan enpresa» dela adierazi du, eta espedientearen aurrean «beldur» direla: «Espediente hau onartzen bada, horren atzetik beste bat aplikatuko dela uste dugu». Lan erregulazio espedientea aplikatu aurretik beste aukera batzuk bazirela aipatu du Zufiriak —egutegi aldaketak eta bestelakoak— eta horren guztiaren aurrean Irungo CAFeko lantegian ere protestak mantenduko dituztela argi utzi du. 750 lagun dosierraren menpe Lehengo ostegunean aurkeztu zuen Beasaingo CAFeko zuzendaritzak aldi baterako lan erregulazio dosierra, eta Goierriko lantegiko 750 langileri eragingo die. Zuzendaritzak datozen sei hilabeteetarako lan karga murriztea espero du, eta arrazoi hori eman du espediente hori aurkezteko. Epe horretan lanaldia %20 murriztuko litzaieke langile horiei. Beasaingo lantegiko sindikatuen ordezkariek —LAB, ELA, CCOO eta ESK-koak— dosierra baztertu dute, eta orduz geroztik hamabost eguneko epea dute zuzendaritzarekin negoziatu eta bidezkoa balitz, adostasun batera iristeko. Irailera [...]

admin
Bidasoa
2012/12/07

Irungo CAFeko langileek Beasaingo langileen protestekin bat egin dutela jakinarazi du Xabier Zufiria Oarso Bidasoko LABen metal arloko ordezkariak. Lan produkzioa gutxitu dela eta, sei hilabeteko lan erregulazio espedientea aplikatuko zuela jakinarazi zuen orain gutxi enpresaren zuzendaritzak, eta ondorioz, protestei ekitea erabaki zuten langileek.

Batez ere Beasaingo lantegiari eragiten dion neurria dela adierazi du LAB sindikatuko kide Zufiriak, baina ados ez daudela eta, halako negoziaziorik ez dutela onartuko nabarmendu du. «Irabazi handiak dauzkan enpresa» dela adierazi du, eta espedientearen aurrean «beldur» direla: «Espediente hau onartzen bada, horren atzetik beste bat aplikatuko dela uste dugu».

Lan erregulazio espedientea aplikatu aurretik beste aukera batzuk bazirela aipatu du Zufiriak —egutegi aldaketak eta bestelakoak— eta horren guztiaren aurrean Irungo CAFeko lantegian ere protestak mantenduko dituztela argi utzi du.

750 lagun dosierraren menpe
Lehengo ostegunean aurkeztu zuen Beasaingo CAFeko zuzendaritzak aldi baterako lan erregulazio dosierra, eta Goierriko lantegiko 750 langileri eragingo die. Zuzendaritzak datozen sei hilabeteetarako lan karga murriztea espero du, eta arrazoi hori eman du espediente hori aurkezteko. Epe horretan lanaldia %20 murriztuko litzaieke langile horiei.

Beasaingo lantegiko sindikatuen ordezkariek —LAB, ELA, CCOO eta ESK-koak— dosierra baztertu dute, eta orduz geroztik hamabost eguneko epea dute zuzendaritzarekin negoziatu eta bidezkoa balitz, adostasun batera iristeko.

Irailera arte 78,6 milioi euroko irabaziak izan ditu CAFek, eta hala jarraituz gero, iazko emaitzak hobetuko ditu. Hamar urte atzera eginez gero, nabaria da CAFek izandako goranzko bilakaera: 320,7 milioi euroko salmentak eta 8,6 milioiko irabaziak izan zituen 2002an.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.