Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
GizarteaPolitika

Gobernu batzordea: “Ulergaitza da Lezoko EAJk hondakinen gaia desgaste politikorako arma gisa erabiltzea”

Atez atekoaren parte hartze prozesuko bigarren errondan sartu da Lezoko Udala. Lehen saioa herenegun egin zuten, tabernariekin, jatetxeetako langileekin eta elkarte gastronomikoetako kideekin, Kultura Aretoan. Batzar hori hasi aurretik baina, Lezoko Udaleko Gobernu Batzordeak salatu du horiek “presionatu eta kikildu” egin zituela aretoaren atarian egin zuten elkarretaratze batek: “Lezo Garbia plataformako kideak eta EAJko zinegotzi bat” bertan izan zirela baieztatu dute batzordeko kideek, eta parte hartze prozesua “boikotatu” zutela nabarmendu dute. Horren harira bost puntuko erakunde adierazpena egin du gobernu taldeak. Hitzez hitz, honakoa da esan dutena: Iraunkortasun eta ardura irizpideak lehenetsiz, gobernu batzordeak hondakinen atez ateko gaikako bilketa sistema eraginkorrenaren aldeko apustua egin du. Lezoko Udalaren helburua argia da: 2013an %80ko birziklatze tasa lortuko duen hondakinen gaikako bilketa sistema ezarri nahi da. Ulergaitza da Lezoko EAJk hondakinen gaia desgaste politikorako arma gisa erabiltzea. Interes alderdikoiak lehenetsiz, hondakinen gaiarekin mobilizazioak eta krispazioa hauspotu izanak gure gaitzespena merezi du. Hondakinen eztabaida desbideratu eta izaera politiko eta alderdikoia emanez, gaia interes elektoraletarako erabiltzea da EAJren helburua. Orain arte egin bezala, gobernu batzordeak iraunkortasun eta ardura irizpideak lehenetsiz, helburuak betetzeko biderik egokiena zein den herritar eta alde guztiekin aztertu eta erabakitzeko prestutasuna agertzen du. Jakina, ez da zilegi ahal dena baino gutxiago birziklatzea [...]

admin
Bidasoa
2012/12/07

Atez atekoaren parte hartze prozesuko bigarren errondan sartu da Lezoko Udala. Lehen saioa herenegun egin zuten, tabernariekin, jatetxeetako langileekin eta elkarte gastronomikoetako kideekin, Kultura Aretoan. Batzar hori hasi aurretik baina, Lezoko Udaleko Gobernu Batzordeak salatu du horiek “presionatu eta kikildu” egin zituela aretoaren atarian egin zuten elkarretaratze batek: “Lezo Garbia plataformako kideak eta EAJko zinegotzi bat” bertan izan zirela baieztatu dute batzordeko kideek, eta parte hartze prozesua “boikotatu” zutela nabarmendu dute.

Horren harira bost puntuko erakunde adierazpena egin du gobernu taldeak. Hitzez hitz, honakoa da esan dutena:

  • Iraunkortasun eta ardura irizpideak lehenetsiz, gobernu batzordeak hondakinen atez ateko gaikako bilketa sistema eraginkorrenaren aldeko apustua egin du. Lezoko Udalaren helburua argia da: 2013an %80ko birziklatze tasa lortuko duen hondakinen gaikako bilketa sistema ezarri nahi da.
  • Ulergaitza da Lezoko EAJk hondakinen gaia desgaste politikorako arma gisa erabiltzea. Interes alderdikoiak lehenetsiz, hondakinen gaiarekin mobilizazioak eta krispazioa hauspotu izanak gure gaitzespena merezi du.
  • Hondakinen eztabaida desbideratu eta izaera politiko eta alderdikoia emanez, gaia interes elektoraletarako erabiltzea da EAJren helburua. Orain arte egin bezala, gobernu batzordeak iraunkortasun eta ardura irizpideak lehenetsiz, helburuak betetzeko biderik egokiena zein den herritar eta alde guztiekin aztertu eta erabakitzeko prestutasuna agertzen du. Jakina, ez da zilegi ahal dena baino gutxiago birziklatzea erosotasunaren izenean.
  • Udal Gobernua atez atekoaren aurkako Lezo Garbia plataformarekin hainbat aldiz elkartu da. Hurrengo urtean ezarriko den sistemaren nondik norakoak herritarrekin adosteko borondatea agertu zaie behin eta berriz. Parte hartze prozesuko lehen txandan 500 herritar inguruk parte hartu eta gero, tamalgarria da prozesuko bigarren errondako saioak, herritarrek sistemaren inguruan erabakiak hartzeko guneak, hainbat herritarren aurkako koakzio eta intimidazioz zapuztu nahi izatea.
  • Gobernu batzordeak, benetako eztabaidagai dena desbideratu gabe, ongizate iraunkorraren bidean tinko jarraituko du: arduraz, Lezon 2013an %80 inguruko gaikako bilketa emaitzak lortzeko lanean egingo du aurrera. Lezorako sistemarik onena denon artean definitzea da gobernu batzordearen nahia. Hondakinen bilketa sistemaren nolakotasuna eztabaidatzeko gunerik aproposena dela sinetsirik, gobernu batzordeak herritar guztiei parte hartze prozesuko bigarren errondako saioetan parte hartzeko gonbidapena luzatzen die.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.