Gaztetxiaren futbito txapelketan, hemezortzi talde
Gazte asanbladako kideak pozik daude hamasei orduko lehiak izan duen harrerarekin Atzoko 08:00etan hasi zen Kataxulo Gaztetxiaren hamasei orduko futbito txapelketa. Bertan parte hartzeko hemezortzi taldek eman zuten izena, eta horregatik, Oiartzungo gaztetxeko kideak pozik agertu ziren. Gainera, nabarmendu zuten taldeetako bat emakumeena zela. Taldeak, Oiartzungoak, Lezokoak, Goizuetakoak, Donibanekoak eta Antxokoak izan ziren. Lehia gauerdian zen bukatzekoa, 00:00etan, hortaz, Hitza-ren erredakzioa ixterako orduan irabazlea nor izan zen ez zegoen erabakita. Partaideen alorrean zituzten asmoak bete baziren ere, antzekoa gertatu zen ikusleei dagokionez. Izan ere, goiz-goizetik Elorsoro kiroldegiko harmailetan jendearen joan-etorria nabarmena izan zen. Herrira-ren, Ttur-tturren, Elorsoro kiroldegiaren eta Oiartzungo Udalaren laguntza eskertu dute Kataxuloko kideek.
Gazte asanbladako kideak pozik daude hamasei orduko lehiak izan duen harrerarekin
Atzoko 08:00etan hasi zen Kataxulo Gaztetxiaren hamasei orduko futbito txapelketa. Bertan parte hartzeko hemezortzi taldek eman zuten izena, eta horregatik, Oiartzungo gaztetxeko kideak pozik agertu ziren. Gainera, nabarmendu zuten taldeetako bat emakumeena zela.Taldeak, Oiartzungoak, Lezokoak, Goizuetakoak, Donibanekoak eta Antxokoak izan ziren. Lehia gauerdian zen bukatzekoa, 00:00etan, hortaz, Hitza-ren erredakzioa ixterako orduan irabazlea nor izan zen ez zegoen erabakita.
Partaideen alorrean zituzten asmoak bete baziren ere, antzekoa gertatu zen ikusleei dagokionez. Izan ere, goiz-goizetik Elorsoro kiroldegiko harmailetan jendearen joan-etorria nabarmena izan zen.
Herrira-ren, Ttur-tturren, Elorsoro kiroldegiaren eta Oiartzungo Udalaren laguntza eskertu dute Kataxuloko kideek.


