Egaña eta Lizasoren ‘Bi arreba’ ikuskizuna izango da asteartean Gezalan
'Bi arreba' ikuskizuna izango da asteartean Gezalan
Andoni Egaña bertsolaria eta Xabier Lizaso pianista Lezon izango dira datorren asteartean, hilak 11, Bi arreba ikuskizunarekin. Chopinen eta Xenpelarren antzekotasunetan oinarrituta, musika, bertsoak, istorioak eta inprobisazioa uztartzen dituen saioa da Bi arreba.
Gezala Auditoriumean izango da ikuskizuna 20:00etan eta sarrerak udalaren webgunean eros daitezke 5 euroan.

