Bake elkarrizketetan oinarritzen den lana antzeztuko dute igandean Itsas Etxeko Auditoriumean
Glu-Glu konpainiak Su txikian antzezlana taularatuko du igande honetan Itsas Etxzeko Auditoriumean, 19:30ean. Su txikian Loiolako bake elkarrizken inguruan sortutako obra da, euskal gatazkaren konponbiderako emandako azkenetako saio batzuk lantzen dituena. Sarrerak turismo bulegoetan eros daitezke, 15 euroan. Antzezkizuna, Udaleko Euskara Zerbitzuak antolatzen duen Neguko Jardunaldien programaren barruan kokatzen da. Galder Perez zuzendariak onartu izan duenez, Imanol Murua Uria kazetariaren Loiolako hegiak eta Jesus Egiguren PSE-EE-ko presidenteak idatzitako ETA. Las claves de la paz liburuetan oinarrituta hasi zen obra idazten. Geroago, Fermin Munarrizek Arnaldo Otegiri egindako elkarrizketak jasotzen dituen El tiempo de las luces liburua erabili zuen obra biribiltzeko. Egileak berak esanda, ukitu dramatikoko antzezlan dokumentala da. Elgoibarko Txillarre baserrian Arnaldo Otegik eta Jesus Egigurenek Pello Rubioren konpainian izandako solasaldietatik hasi eta Loiolako hiru aldeko elkarrizketetarainoko pasarteak antzeztuko dituzte, Osloko eta Genevako hoteletan ETAko solaskideek Espainiako Gobernuko ordezkariekin izandako hartu-emanetan barrena ibiliz. Aktoreen artean aurpegi ezagun asko daude: Libe Aramburu (Olatz Dañobeitiaren paperean), Martxelo Rubio (Josu Jon Imazenean), Joxemari Carrere (Jesus Egigurenean), Ugaitz Alegria (Iñigo Urkullunean), Mañu Elizondo (Rodolfo Aresenean) eta Gabriel Ocina (Arnaldo Otegirenean). Sarrerak salgai daude 15 euroan Arma Plaza Interpretazio Zentroan eta Kirol Kaiko turismo bulegoan, eta igande arratsaldean Itsas Etxean ere erosteko aukera aukera izango da. Emanaldia [...]
Glu-Glu konpainiak Su txikian antzezlana taularatuko du igande honetan Itsas Etxzeko Auditoriumean, 19:30ean. Su txikian Loiolako bake elkarrizken inguruan sortutako obra da, euskal gatazkaren konponbiderako emandako azkenetako saio batzuk lantzen dituena. Sarrerak turismo bulegoetan eros daitezke, 15 euroan. Antzezkizuna, Udaleko Euskara Zerbitzuak antolatzen duen Neguko Jardunaldien programaren barruan kokatzen da.
Galder Perez zuzendariak onartu izan duenez, Imanol Murua Uria kazetariaren Loiolako hegiak eta Jesus Egiguren PSE-EE-ko presidenteak idatzitako ETA. Las claves de la paz liburuetan oinarrituta hasi zen obra idazten. Geroago, Fermin Munarrizek Arnaldo Otegiri egindako elkarrizketak jasotzen dituen El tiempo de las luces liburua erabili zuen obra biribiltzeko.
Egileak berak esanda, ukitu dramatikoko antzezlan dokumentala da. Elgoibarko Txillarre baserrian Arnaldo Otegik eta Jesus Egigurenek Pello Rubioren konpainian izandako solasaldietatik hasi eta Loiolako hiru aldeko elkarrizketetarainoko pasarteak antzeztuko dituzte, Osloko eta Genevako hoteletan ETAko solaskideek Espainiako Gobernuko ordezkariekin izandako hartu-emanetan barrena ibiliz.
Aktoreen artean aurpegi ezagun asko daude: Libe Aramburu (Olatz Dañobeitiaren paperean), Martxelo Rubio (Josu Jon Imazenean), Joxemari Carrere (Jesus Egigurenean), Ugaitz Alegria (Iñigo Urkullunean), Mañu Elizondo (Rodolfo Aresenean) eta Gabriel Ocina (Arnaldo Otegirenean).
Sarrerak salgai daude 15 euroan Arma Plaza Interpretazio Zentroan eta Kirol Kaiko turismo bulegoan, eta igande arratsaldean Itsas Etxean ere erosteko aukera aukera izango da. Emanaldia baino ordubete lehenago irekiko dute lehiatila.