Antxotarrak irabazle Kataxuloren futbito lehian
Antxo taldeak irabazi du Kataxulo Gaztetxiaren hamasei orduko futbito txapelketa. Finalean 4-3 emaitzarekin gainditu zuen Arretxe Onatika taldea, beraz, antxotarrentzako izan da lehia. Hirugarren tokian Baobab taldea gelditu da, eta laugarrenean Univer...
Antxo taldeak irabazi du Kataxulo Gaztetxiaren hamasei orduko futbito txapelketa. Finalean 4-3 emaitzarekin gainditu zuen Arretxe Onatika taldea, beraz, antxotarrentzako izan da lehia. Hirugarren tokian Baobab taldea gelditu da, eta laugarrenean Universidad Karrozeria taldea. Emaitzak emaitza, Kataxuloko kideek esan dute “arrakasta” izan dela txapelketa, bai partaideen kopuru aldetik, baita ikusleen aldetik ere. Gainera, antolatzaileek bereziki nabarmendu dute izena eman zuen nesken talde bakarra, “berdintasunaren alde pausu bat eman dutelako”, eta Denak Itxea taldearen lana ere aitortu dute.

