Presoen alde, korrika
Korrika egitea proposatu du Oiartzungo Herrirak preso eta iheslarien egoera salatu eta eurei elkartasuna adierazteko modu bezala. Zentzu horretan, lehenengoz, herri lasterketa antolatu du Oiartzunen, eta hilaren 30ean izango da, goizez. Ibilbidea 6,5 kilometrokoa izango da, eta 200 korrikalari biltzea da helburua. Partaide guztien artean, presoengandik bereizten dituzten 1.200 kilometroak osatzea nahi dute antolatzaileek: “Herriko presoak bisitatzera joateko hainbat kilometro egin behar dira astero. Denera, Oiartzungo presoak 1.200 kilometrora daude, eta 200 lasterkari lortu nahi ditugu, pausoz pauso espetxeetara elkartasuna bidaltzeko”. Elkartasun hori ez dute aurtengo urtera mugatu nahi, eta aurrera begira ere antolatzen jarraitzeko asmoa agertu du Herrirak, “hutsik dauden aulkiak bete arte”. Haur, gazte eta helduentzat Dagoeneko izena emateko aukera dago lasterketa horretan, eta haur, gazte zein helduak animatu dituzte elkartasun keinu hori egitera, oiartzuar zein inguruko herritarrak izan. Izena herriko tabernetan eman daiteke. Izena emateko 6 euro ordaindu behar dira, eta trukean, kamiseta bat jasoko dute opari partaideek. Era berean, elastikoaren neurria zehaztu beharko da. Hori dela eta, izena ahalik eta lasterren ematea gomendatu dute, azken momentuan eginez gero, “neurria hautatzeko aukerarik ez baita izango”. Elastikorik nahi ez duenak, berriz, 2 euroren truke eman ahal izango du izena. Hilaren 30ean, beraz, 11:30ean irtengo da haurren lasterketa, eta [...]
Korrika egitea proposatu du Oiartzungo Herrirak preso eta iheslarien egoera salatu eta eurei elkartasuna adierazteko modu bezala. Zentzu horretan, lehenengoz, herri lasterketa antolatu du Oiartzunen, eta hilaren 30ean izango da, goizez.
Ibilbidea 6,5 kilometrokoa izango da, eta 200 korrikalari biltzea da helburua. Partaide guztien artean, presoengandik bereizten dituzten 1.200 kilometroak osatzea nahi dute antolatzaileek: “Herriko presoak bisitatzera joateko hainbat kilometro egin behar dira astero. Denera, Oiartzungo presoak 1.200 kilometrora daude, eta 200 lasterkari lortu nahi ditugu, pausoz pauso espetxeetara elkartasuna bidaltzeko”.
Elkartasun hori ez dute aurtengo urtera mugatu nahi, eta aurrera begira ere antolatzen jarraitzeko asmoa agertu du Herrirak, “hutsik dauden aulkiak bete arte”.
Haur, gazte eta helduentzat
Dagoeneko izena emateko aukera dago lasterketa horretan, eta haur, gazte zein helduak animatu dituzte elkartasun keinu hori egitera, oiartzuar zein inguruko herritarrak izan. Izena herriko tabernetan eman daiteke.
Izena emateko 6 euro ordaindu behar dira, eta trukean, kamiseta bat jasoko dute opari partaideek. Era berean, elastikoaren neurria zehaztu beharko da. Hori dela eta, izena ahalik eta lasterren ematea gomendatu dute, azken momentuan eginez gero, “neurria hautatzeko aukerarik ez baita izango”. Elastikorik nahi ez duenak, berriz, 2 euroren truke eman ahal izango du izena.
Hilaren 30ean, beraz, 11:30ean irtengo da haurren lasterketa, eta helduena, berriz, 12:00etan. Ibilbidea plazan hasiko da, eta Ergoien, Altzibar, Iturriotz eta Ugaldetxo auzoetatik pasatuko dira korrikalariak berriro plazara iristeko.
Informazio gehiago behar izanez gero, Oiartzungo Herri Bilgunea jarrai daiteke Facebook nahiz Twitterren, eta hor jaso daitezke lasterketaren inguruko berri guztiak.