Luparako dokumentalak aurkez daitezke otsailaren 8ra arte
Lupa dokumentalen mostra martxan da seigarren urtez, eta dagoeneko lanak entregatzeko epea ireki dute: otsailaren 8ra arte egin ahal izango da. Topaketa hori martxoaren 28tik 31ra arte egingo dute, Banda Bat eta Mikelazulo kultur elkarteak antolatuta, ...
Lupa dokumentalen mostra martxan da seigarren urtez, eta dagoeneko lanak entregatzeko epea ireki dute: otsailaren 8ra arte egin ahal izango da. Topaketa hori martxoaren 28tik 31ra arte egingo dute, Banda Bat eta Mikelazulo kultur elkarteak antolatuta, Donostian eta Errenteria-Oreretan.
Antolatzaileek gogorarazi dute ekimen horretan lanek ez dute lehiatzen, eta helburua dokumentalen mostra bat egitea dela. Lanak onartzerakoan kontuan izango dituzten bakarrak ez fikzioa mailaren barruan sar daitezkeenak izango dira. Lanen iraupena irekia izango dira, eta film laburrak, ertainak eta luzeak onartuko dituzte. Euskaraz eta gaztelaniaz ez badaude azpitituluak beharko dituzte bi hizkuntza horietako batean.
Dokumentalak DVD Pal formatuan bidali beharko dira, fitxa teknikoa eta sinopsiarekin. Harremanetarako helbide elektronikoa eta telefonoa ere zehaztu beharko dira.