Langabeek euskaraz doan ikasteko aukera dute
Errenteria-Oreretako langabeek aukera bikaina daukate euskara ikasteko. Errenteriako Udalak ikastaro bat martxan jarriko du urtarrilean, eta doakoa izango da herriko langabeentzat. Ikastaroak urtarriletik martxora arte iraungo du, eta dagoeneko izena eman daiteke hilaren 14ra bitartean (ostirala) udal euskaltegi zein Xenpelar AEK euskaltegian. Bi toki horietan emango dituzte eskolak. Ikastaroetan parte hartzeko hainbat baldintza bete beharko dituztela azaldu du Irune Balentziaga Kultura zinegotziak. Hala nola, herrian erroldatuta egon beharko dute, langabezian daudela frogatzen duen Lanbideren egiaztagiria aurkeztu, eta gutxienez, eskolen %85era joan. Zentzu horretan, ez dutela arrazoitu gabeko bajarik onartuko zehaztu du. Baldintza horietakoren bat urratuz gero, doan jasotzeko aukera galduko dute. Horrez gain, ikastaroa aurrera ateratzeko, hamar laguneko taldea osatu beharko da, eta ikasle guztiek euskara maila beretsua eduki beharko dute. Langabeen proposamena Langabeen batzarraren proposamenetik abiatuta, udalak udazkenerako ere martxan jarri zuen langabeentzako euskara ikastaroa, baina Irune Balentziaga Kultura zinegotziak azaldu duenez, ezin izan diete dohainik eskaini, ordenantza fiskalak direla eta. Hala ere, hainbat aldaketa egitea lortu dute, eta ikastaro horietan parte hartu duten gehienei ordaindutakoaren %100 bueltatu zaiela gaineratu du. Urtarrileko ikastarorako ez dira ordenantza fiskalak oztopo izango, eta baldintzak betez gero, ikastaroak doakoak izango dira. Udazkeneko saioek urriaren 1tik abenduaren 20ra arte iraungo dute. Udal euskaltegian hamahiru [...]
Errenteria-Oreretako langabeek aukera bikaina daukate euskara ikasteko. Errenteriako Udalak ikastaro bat martxan jarriko du urtarrilean, eta doakoa izango da herriko langabeentzat. Ikastaroak urtarriletik martxora arte iraungo du, eta dagoeneko izena eman daiteke hilaren 14ra bitartean (ostirala) udal euskaltegi zein Xenpelar AEK euskaltegian. Bi toki horietan emango dituzte eskolak.
Ikastaroetan parte hartzeko hainbat baldintza bete beharko dituztela azaldu du Irune Balentziaga Kultura zinegotziak. Hala nola, herrian erroldatuta egon beharko dute, langabezian daudela frogatzen duen Lanbideren egiaztagiria aurkeztu, eta gutxienez, eskolen %85era joan. Zentzu horretan, ez dutela arrazoitu gabeko bajarik onartuko zehaztu du. Baldintza horietakoren bat urratuz gero, doan jasotzeko aukera galduko dute.
Horrez gain, ikastaroa aurrera ateratzeko, hamar laguneko taldea osatu beharko da, eta ikasle guztiek euskara maila beretsua eduki beharko dute.
Langabeen proposamena
Langabeen batzarraren proposamenetik abiatuta, udalak udazkenerako ere martxan jarri zuen langabeentzako euskara ikastaroa, baina Irune Balentziaga Kultura zinegotziak azaldu duenez, ezin izan diete dohainik eskaini, ordenantza fiskalak direla eta. Hala ere, hainbat aldaketa egitea lortu dute, eta ikastaro horietan parte hartu duten gehienei ordaindutakoaren %100 bueltatu zaiela gaineratu du. Urtarrileko ikastarorako ez dira ordenantza fiskalak oztopo izango, eta baldintzak betez gero, ikastaroak doakoak izango dira.
Udazkeneko saioek urriaren 1tik abenduaren 20ra arte iraungo dute. Udal euskaltegian hamahiru ikasle daude, eta Xenpelar AEKn, berriz, hamabi. AEK-koak hasiberriak dira, eta udal euskaltegikoak bigarren urratsean dabiltza.
Ane Arretxe udal euskaltegiko irakaslearen eta Idoia Arbelaitz Xenpelar AEK-ko irakaslearen arabera, balorazio oso ona egin dute ikasleek, eta oso aberasgarritzat jo dute ekimena. Gaineratu dute eskoletan parte hartzen ari direnak ahalegin handia egiten ari direla euskara ikasteko.
Horietan parte hartzen ari den Rafa Lorente langabeen batzarreko kideak nabarmendu du aukera ona dela “gure herriko hizkuntza ikasi, formazioa handitu eta berriro lan munduan sartzeko”. Udalak emandako pausoa ere garrantzitsutzat jo du Lorentek. Hori baliatzeko gomendatu die herriko langabeei.