Kataluniatik kazetari talde bat etorriko da zubian, pintxoak dastatzeko
Gastronomia arloko Herrialde Katalanetako kazetari talde batek Irun eta Hondarribia bisitatuko du ostiral eta larunbatean, enogastronomia sustatzeko Basquetourrek antolatutako ekimen baten barruan. Hilaren 6tik 9ra Euskal Herrian izango dira, eta gastronomia eta ardoarekin harremana duten leku turistikoak bisitatuko dituzte, horien artean Hondarribia eta Irun. Gure eskualdera ostiral arratsaldean iritsiko dira eta Hondarribiko Jaizkibel hotelean egingo dute lo. Ostiral arratsaldean Irun bisitatuko dute. Ola sagardotegian izango dira, sagardoaren prozesua ezagutzen. Ondoren hiri erdialdea bisitatuko dute. San Juan plaza inguruan mokadutxo bat jateko aukera izango dute. Afaria Olaberria auzoan egingo dute, Trinkete Borda jatetxean. Hondarribian, ostiralean lo egiteaz gain, larunbat arratsaldean izango dira. Gipuzkoan zehar mugituko dira larunbatean, goizean Donostian eta Getarian, eta arratsaldean Tolosan. Eguerdian, Hondarribiko pintxoak ezagutzeko aukera izango dituzte, Alde Zaharrean hasi eta Portu auzoan bukatuko den bisitaldian. Hiria ezagutzeaz gain, Gran Sol eta Goxodenda tabernetan aterako dizkiete pintxoak jateko. Araban eta Gipuzkoan Eskualdera etorri aurretik Araban izango dira kazetari katalanak, besteak beste, Errioxako ardoak dastatzen eta inguruan sortu duten turismoa ezagutzen. Ostegunean izango da hori, eta ostiralean, Behe Bidasoara etorri baino lehenago, Gasteizen izango dira. Arabako hiriburuko tabernetan zerbitzen dituzten pintxoak eta ardoak dastatuko dituzte. Hala, Alde Zaharreko Aldapa kaleko Toloño ostatu ospetsuan izango dira pintxoez osaturiko hamaiketakoa hartzen. [...]
Gastronomia arloko Herrialde Katalanetako kazetari talde batek Irun eta Hondarribia bisitatuko du ostiral eta larunbatean, enogastronomia sustatzeko Basquetourrek antolatutako ekimen baten barruan. Hilaren 6tik 9ra Euskal Herrian izango dira, eta gastronomia eta ardoarekin harremana duten leku turistikoak bisitatuko dituzte, horien artean Hondarribia eta Irun. Gure eskualdera ostiral arratsaldean iritsiko dira eta Hondarribiko Jaizkibel hotelean egingo dute lo.
Ostiral arratsaldean Irun bisitatuko dute. Ola sagardotegian izango dira, sagardoaren prozesua ezagutzen. Ondoren hiri erdialdea bisitatuko dute. San Juan plaza inguruan mokadutxo bat jateko aukera izango dute. Afaria Olaberria auzoan egingo dute, Trinkete Borda jatetxean.
Hondarribian, ostiralean lo egiteaz gain, larunbat arratsaldean izango dira. Gipuzkoan zehar mugituko dira larunbatean, goizean Donostian eta Getarian, eta arratsaldean Tolosan. Eguerdian, Hondarribiko pintxoak ezagutzeko aukera izango dituzte, Alde Zaharrean hasi eta Portu auzoan bukatuko den bisitaldian. Hiria ezagutzeaz gain, Gran Sol eta Goxodenda tabernetan aterako dizkiete pintxoak jateko.
Araban eta Gipuzkoan
Eskualdera etorri aurretik Araban izango dira kazetari katalanak, besteak beste, Errioxako ardoak dastatzen eta inguruan sortu duten turismoa ezagutzen. Ostegunean izango da hori, eta ostiralean, Behe Bidasoara etorri baino lehenago, Gasteizen izango dira. Arabako hiriburuko tabernetan zerbitzen dituzten pintxoak eta ardoak dastatuko dituzte. Hala, Alde Zaharreko Aldapa kaleko Toloño ostatu ospetsuan izango dira pintxoez osaturiko hamaiketakoa hartzen.
Basquetourrek antolatutako bisita igandean amaituko dute Kataluniako gastronomia arloko kazetariek. Goierrin izango dira igandean; Delikatuz Zentroko arduradunekin bilduko dira eta Idiazabaldo gazta ekoizten duen gaztandegi batean izango dira.