Euskal Herriko Pintxo txapeldunei sari pertsonalizatuta eraman die Ramon Rotetak
Ramon Roteta sukaldari eta eskultore hondarribiarra Huarten (Nafarroa) izan da asteburuan, Hondarribian urriaren 15etik 18ra egin zen VII. Euskal Herriko Pintxo Txapelketako irabazleen Abaco tabernan. Txapelketarekin batera, Rotetaren eskultura bat irabazi zuten Jesus Iñigo eta Nerea Sistiaga tabernako arduradunek, eta artelan hori pertsonalizatuta eraman zien eskultoreak asteburuan. Eskultura hainbat laminaz osatuta dago, eta horietako batean txapeldunen izen abizenak idatzi ditu Rotetak eta beste batean txapelketako gainontzeko saridunenak.
Ramon Roteta sukaldari eta eskultore hondarribiarra Huarten (Nafarroa) izan da asteburuan, Hondarribian urriaren 15etik 18ra egin zen VII. Euskal Herriko Pintxo Txapelketako irabazleen Abaco tabernan. Txapelketarekin batera, Rotetaren eskultura bat irabazi zuten Jesus Iñigo eta Nerea Sistiaga tabernako arduradunek, eta artelan hori pertsonalizatuta eraman zien eskultoreak asteburuan.
Eskultura hainbat laminaz osatuta dago, eta horietako batean txapeldunen izen abizenak idatzi ditu Rotetak eta beste batean txapelketako gainontzeko saridunenak.