Usurbilen irabazi eta zulotik irten da La Bacaladera
La Bacaladera Hondarribia eskubaloi taldeak meritu handiko garaipena lortu zuen atzo arratsaldean Usurbilen, Euskal Ligako 10. jardunaldiko partidan (31-34). Ordurarte Atez Ate Usurbilek etxean jokatutako lau partidetatik hiru irabazi eta bakarra galdu...
La Bacaladera Hondarribia eskubaloi taldeak meritu handiko garaipena lortu zuen atzo arratsaldean Usurbilen, Euskal Ligako 10. jardunaldiko partidan (31-34). Ordurarte Atez Ate Usurbilek etxean jokatutako lau partidetatik hiru irabazi eta bakarra galduta zuen, Arrasate liderrarekin jokatutakoa, baina ezin izan zuen La Bacaladera menderatu.
Garaipenarekin, Hondarribiko taldeak Urdulizekin berdindu du sailkapenean, zazpi puntura, eta lau eta sei puntuko tartea ireki du multzoko azken bi taldeekiko, Trapagaran eta Indupime Basauri, hurrenez hurren.
La Bacaladera hamaikagarren jarri da, baina zortzigarrenetik bi puntura. Liga hasiera kaxkarraren ondoren, hondarribiarrak arnasa hartzen hasi dira eta lasaitasunarekin prestatu ahalko dute hurrengo partida. Hilaren 15ean jokatuko dute, Basaurin. Multzoko azkenari irabaziz gero, sailkapeneko erdialdean egonkortzeko aukera izango du Hondarribiko taldeak.

