Unai Gaztelumendi nabarmendu da kanporaketetan
Baditu finalistak bertsolari gazteen Xenpelar Sariak, eta Aitor Urbieta eta Gorka Maizekin batera igoko dira taula gainera Unai Gaztelumendi, Peio Ormazabal, Oier Aizpurua eta Jone Uria. Guztien artean, Gaztelumendi nabarmendu da. Bigarren kanporaketa irabazteaz gain, hiru lehietan puntuazio gehien lortu duen bertsolaria izan da: 230,5 puntu. Gaztelumendi larunbatean kantatzekoa zen, baina aldaketak izan ziren programazioan, eta ostiralean abestu zuen, Iker Agirreren tokian. Hurrengo egunean, berriz, bere partez Mikel Artola aritu zen. Bigarren kanporaketan maila altua erakutsi zuten bertsolariek, kontuan hartuta, bigarren geratu zen sailkatuak, Ormazabalek, hirugarren kanporaketaren irabazlearen, Aizpurua, puntu kopuru bera lortu zuela. Finala larunbatean izango da Errenteria Hiria Kulturgunean, eta sarrerak dagoeneko salgai daude, 3 euroan. Kulturguneko leihatilan eros daitezke. Ekitaldi berean omenaldia egingo zaio Xabier Euzkitzeri.
Baditu finalistak bertsolari gazteen Xenpelar Sariak, eta Aitor Urbieta eta Gorka Maizekin batera igoko dira taula gainera Unai Gaztelumendi, Peio Ormazabal, Oier Aizpurua eta Jone Uria. Guztien artean, Gaztelumendi nabarmendu da. Bigarren kanporaketa irabazteaz gain, hiru lehietan puntuazio gehien lortu duen bertsolaria izan da: 230,5 puntu. Gaztelumendi larunbatean kantatzekoa zen, baina aldaketak izan ziren programazioan, eta ostiralean abestu zuen, Iker Agirreren tokian. Hurrengo egunean, berriz, bere partez Mikel Artola aritu zen.
Bigarren kanporaketan maila altua erakutsi zuten bertsolariek, kontuan hartuta, bigarren geratu zen sailkatuak, Ormazabalek, hirugarren kanporaketaren irabazlearen, Aizpurua, puntu kopuru bera lortu zuela.
Finala larunbatean izango da Errenteria Hiria Kulturgunean, eta sarrerak dagoeneko salgai daude, 3 euroan. Kulturguneko leihatilan eros daitezke. Ekitaldi berean omenaldia egingo zaio Xabier Euzkitzeri.