Aizto batekin eraso egitea egotzita, 58 urteko gizon bat atxilotu du Ertzaintzak
58 urteko gizon bat atxilotu du gaur goizaldean Ertzaintzak Irunen, haren semeari eta errainari ustez labain batekin mehatxu egitea leporatuta. Ertzaintzaren arabera, emakume baten deia jaso dute goizeko 03:45ean, aitaginarrebak bera erail nahi zuela a...
58 urteko gizon bat atxilotu du gaur goizaldean Ertzaintzak Irunen, haren semeari eta errainari ustez aizto batekin mehatxu egitea leporatuta. Ertzaintzaren arabera, emakume baten deia jaso dute goizeko 03:45ean, aitaginarrebak bera erail nahi zuela adieraziz.
Agenteak bertaratu direnean, salaketa egin duen emakumearen bikoteak ezkerreko eskuan arma zuri batekin egindako zauria zeukala frogatu dute. Hala, egilearen bila joan direnean haren logelara, gizona bertan giltzapetua zegoen eta ustez, eskuartean zeukan labain batekin aurkitu dute. 58 urteko gizona atxilotu du orduan Ertzaintzak, ustezko lesio delitua leporatuta.