LAB pozik, “Catelsa ia erabat geldirik egon delako”
Gaur goizean Catelsako langileak planto egin dute enpresaren itxiera salatzeko. LAB sindikatua pozik agertu da, “fabrika ia erabat geldirik egon delako, nahiz eta ELA, CCOO eta UGT sindikatuek greba deialdiarekin bat ez egin”. Bide horretatik, langileek hartu duten jarrera txalotu du sindikatu abertzaleak: “Krisi testuinguru honetan multinazionalek irabazi gehiagoren bila enpresak ixtea erabat bidegabea eta onartezina da. Enpresak bere horretan jarraitzen duenez, langileek ere borrokan segituko dute”. Hurrengo greba eguna etzi, hilaren 5a, izango da.
Gaur goizean Catelsako langileak planto egin dute enpresaren itxiera salatzeko. LAB sindikatua pozik agertu da, “fabrika ia erabat geldirik egon delako, nahiz eta ELA, CCOO eta UGT sindikatuek greba deialdiarekin bat ez egin”.
Bide horretatik, langileek hartu duten jarrera txalotu du sindikatu abertzaleak: “Krisi testuinguru honetan multinazionalek irabazi gehiagoren bila enpresak ixtea erabat bidegabea eta onartezina da. Enpresak bere horretan jarraitzen duenez, langileek ere borrokan segituko dute”.
Hurrengo greba eguna etzi, hilaren 5a, izango da.